Nola jakin dezaket hautesle erroldan nagoen?
Hautesle errolda urriaren 22an argitaratuko da ikastegi guztietako iragarki taula guztietan eta eskegita egongo da abenduaren 4 arte. Hortaz, lehenengo modua da errolda zauden ala ez jakiteko zure ikastegira (ikasketak egin edo atxikita zaudenera) joatea.
Ikasleek GAUR aplikazioan begiratu dezakete ere. Aplikazioan sartu ondoren, ezkerreko zutabean aukera berri bat dutela ikusiko dute "Errolda" izenekoa, eta horren azpian "Errektorea aukeratzeko hauteskundeak – Errolda" izeneko azpiatala(ikusi irudia). Azken aukera horren gainean klik eginda erroldako datuak ageriko dira (kasuan kasuko ikaslearenak), bai eta boto elektronikoa emateko kredentziala ere. Datu hori oso garrantzitsua da identifikazio agiririk aktibatuta ez daukanarentzat (NAN elektronikoa, Herritarraren Txartela edo Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren Ziurtagiria), pertsona horrentzat ezinbestekoa izango baita informazio hori izatea boto elektronikoa eman ahal izateko. Azkenik, formulario bat eskuratzeko aukera ere ageri da aplikazioan, horren bidez errolden kontrako inpugnazioa egiteko, datuak ez direlako zuzenak edo aplikazioak ondoko mezua erakutsi duelako: "ez dago errolda-daturik 2012-2013 ikasturtean".
Irakasle eta ikertzaileek eta AZPkoek Langileen Atarian lortuko dituzte datuak,ondoko aukeran klik eginda: "Nire datuak – Errektorea aukeratzeko hauteskundeetako errolda". Bertan daude jasota erroldako datuak eta boto elektronikorako kredentzialaren datuak. Datu hori oso da garrantzitsua identifikazio agiririk aktibatuta ez daukanarentzat (UPV/EHUko txartela, NAN elektronikoa, Herritarraren Txartela edo Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren Ziurtagiria), pertsona horrentzat ezinbestekoa izango baita informazio hori izatea boto elektronikoa eman ahal izateko. Azkenik, formulario bat eskuratzeko aukera ere ageri da aplikazioan, horren bidez errolden kontrako inpugnazioa egiteko,datuak ez direlako zuzenak edo aplikazioak ondoko mezua erakutsi duelako: "ez dago errolda-daturik 2012-2013 ikasturtean"
Nahiz eta datuak web orrian kontsultatu ahal izan, erroldak ez dira inoiz ere hor agertuko.
ZER EGINGO DUT ERROLDAN EZ BANAGO?
INPUGNAZIO BAT AURKEZTU
NOLA AURKEZTEN DA INPUGNAZIO BAT?
Hautesle erroldan ez banago, Hauteskunde Batzorde Orokorreko buruari zuzenduta aurkeztu behar diot inpugnazio bat urriaren 29ko 10:00ak baino lehen (astelehena). Inpugnazioa idatziz aurkeztu behar da Erregistro Orokorreko edozein bulegotan edo, kasuan kasu, web gunean azaltzen den formulario bidez.
Web orriko formularioa aukeratuz gero, Idazkaritza Nagusiak erregistratuko du formularioa. Horretarako, helbide elektroniko bat eskainiko da.
Web orriko formularioaren aplikazioak ohar bat helaraziko dio erabiltzaileari formularioa zuzen bidali dela jakinaraziz. Horrelako oharrik jasotzen ez bada,Idazkaritza Nagusiarekin jarri beharko da harremanetan errektorehauteskunde@ehu.es posta elektronikoaren bidez edo, bestela, inpugnazio bat aurkeztu beharko da erregistroko bulego batean.
Formularioa betetzeko klikatu hemen FORMULARIOA