errektore_hauteskundeak_faqs_Requisitos del sistema para poder votar electrónicamente

1.Sistemaren baldintzak, boto elektronikoa eman ahal izateko

UPV/EHU Errektore izateko hauteskundeak 2012

Boto elektronikoa eman ahal izateko, zure ordenagailuak konfiguratuta eduki behar ditu bateragarritasun-matrizean zehaztutako elementuak. Honako hauek, besteak beste:

  • Sistema eragile bateragarri bat.
    • Microsoft Windows XP edo Windows 7
    • MAC OS X
  • JavaScript aktibatuta duen nabigatzaile bateragarri bat:
    • Microsoft Internet Explorer 8 edo berriagoa (Windows inguruneak bakarrik)
      Oharra: Ekipo korporatiboetan botoa eman daiteke Internet Explorer 7a erabiliz
    • Mozilla Firefox 15 edo berriagoa (Windows inguruneak bakarrik)
    • Chrome 21 edo berriagoa (Windows inguruneak bakarrik)
    • Safari 5.1 edo berriagoa (MAC inguruneak bakarrik)
  • Java 1.6 bertsioaren 35. eguneratzea (18. eguneratzetik aurrera funtziona dezakeen arren, 35.a gomendatzen dugu, segurtasuneko baldintza guztiak betetzen dituelako) edo Java 1.7 bertsioaren 9. eguneratzea edo berriagoa instalatuta, eta Java gaituta.

Boto elektronikoaren plataformara sartzean, automatikoki egiaztatuko da ordenagailuaren
konfigurazioa.

Sistema eragilea eta Interneteko nabigatzailea

1. Nola egunera dezaket nabigatzailea, Internet bidez bozkatu ahal izateko?

Hauek dira Interneteko nabigatzaileen bertsio bateragarriak:

  • Microsoft Internet Explorer 8 edo 9 (Windows inguruneak bakarrik).

    Zure bertsioa eguneratzeko, egin klik hemen: http://windows.microsoft.com/es-ES/internetexplorer/downloads/ie

  • Mozilla Firefox 15, 16 (Windows inguruneak bakarrik).

    Zure bertsioa eguneratzeko, egin klik hemen: http://www.mozilla.org/es-ES/firefox/fx/

  • Safari 5.1 edo 6 (Mac OS X 10.7 - Lion- ingurunea edo berriagoa).

    Zure bertsioa eguneratzeko, egin klik hemen: http://www.apple.com/es/safari/

  • Google Chrome (Windows inguruneak bakarrik)

    Zure bertsioa eguneratzeko, egin klik hemen: http://www.google.es/chrome

2. Nire sistema eragileak ez dit Internet bidez bozkatzen uzten. Zer egin dezaket?

Zure sistema eragilea ez bada zerrenda honetan ageri, bozkatu beste ordenagailu batetik:

  • Microsoft Windows XP Service Pack 3 eta Windows 7 
  • Mac OS X 10.7 (Lion) edo Mac OS X 10.8 (Mountain Lion)

 

3. . Internet Explorer 9 erabiltzen dut, eta, orri zuzena erakutsi beharrean, nabigatzaileak mezu hau erakusten dit: "Internet Explorer-ek ezin du web-orria erakutsi".

Java 1.6 _24 bertsioa baino zaharrago bat duen Internet Explorer 9 erabiltzen baduzu, agian akats hau agertuko zaizu:

"Internet Explorer-ek ezin du web-orria erakutsi".

"Internet Explorer webgunea berrezartzen saiatu da, baina badirudi arazoak bere horretan darraiela".

"Internet Explorer-ek arazo bat antzeman du, eta berrabiarazi egin behar du".

Arazo hori erraz konpontzeko, jarraitu esteka honetako argibideei: http://java.com/es/download/help/iecrash.xml

Java

Java zure ordenagailuan ingurune seguru bat sortzeko erabiltzen da: kodetu egiten du zure botoa, memoria-zerbitzarirantz igorri aurretik, eta konfidentzialtasuna eta zuzentasuna bermatuta geratzen dira.

4. Nola jakin dezaket nire ordenagailuan Java instalatuta dagoen?

Zure ordenagailua boto elektronikoa modu seguruan emateko behar bezala konfiguratuta dagoela egiaztatzea gomendatzen dizugu. Javaren webgune ofizialean (http://www.java.com/es/download/installed.jsp) egiaztatu dezakezu Java instalatuta daukazun, bertan ageri diren argibideei jarraituta.

Botoa emateko prozedurarekin hasi aurretik, zure ordenagailua aztertzeko prozesu bat abiaraziko da automatikoki, Java bertsio zuzena instalatuta ote dagoen egiaztatzeko. Java instalatu gabe baldin badago edo instalatuta dagoen bertsioa ez bada zuzena, sistemak berak jakinaraziko dizu, eta ez dizu botoa ematen utziko. Web-orri honetan jaitsi dezakezu Javaren azken bertsioa: http://www.java.com/es/download/index.jsp. Javaren aurreko bertsioaren bat instalatuta badago eta sistemak ez badu onartzen, kendu egin beharko duzu, bertsio berria instalatu aurretik.

5. Nola aktiba dezaket Java nire ordenagailuan?

Nabigatzaile bakoitzean modu batean aktibatzen da.

Internet Explorer 7, 8 edo 9

  1. "Tresnak" menuan, "Internet aukerak" sakatu.
  2. Aukeratu "Segurtasuna" erlaitza, eta sakatu "Maila pertsonalizatua" botoia.
  3. Bilatu "Java appleten automatizazioa" aukera.
  4. Ziurtatu "Gaitu" aukera hautatuta dagoela.
  5. Onartu, zure hobespenak gordetzeko.

Firefox

Oharra: Firefox erabiltzen dutenek Javaren azken bertsioa eduki behar dute instalatuta; hala izan ezean, nabigatzaileak blokeatu egingo du Java exekuzioa. Ikusi 12. galdera.

  1. Nabigatzailearen goiko aldean, aukeratu Firefox botoia (edo "Tresnak" menua,Windows XP-n).
  2. Aukeratu "Osagarriak" (osagarrien kudeatzailearen erlaitza irekiko da).
  3. Osagarrien kudeatzailearen erlaitzean, aukeratu "Plugin-ak".
  4. Egin klik "Java (TM) Platform" aukeran, eta sakatu "Aktibatu" botoia ("Desaktibatu" botoia ageri bada, Java dagoeneko gaituta dago).

Safari 5 edo 6

  1. Ireki Finder (doc-eko ikonoa edo sarbide zuzena mahaigainetik: "Komandoa [CMD botoia] + N").
  2. Sakatu "Aplikazioak" aukera, eta gero, "Utilitateak".
  3. Egin klik "Javaren hobespenak" aukeran.
  4. Aukeratu "Appletaren moduluak eta Web Start aplikazioak aktibatu" aukera.
  5. Itxi "Javaren hobespenak" leihoa, eta berrabiarazi nabigatzailea.

Chrome

  1. Nabigatzailearen tresna-barran, egin klik giltza ingelesaren ikonoan, eta aukeratu "Aukerak".
  2. Aukeratu "Aurreratuak", eta, "Pribatutasuna" atalean, egin klik "Segurtasunedukia" aukeran ("Edukien konfigurazioa" panela agertuko da).
  3. "Osagarriak" atalean, aukeratu "Osagarriak banaka desgaitu" aukera, Java gaituta dagoen egiaztatzeko.
  4. Egin klik "Gaitu" aukeran, Java atalaren barruan ("Desgaitu" aukera ageri bada, Java dagoeneko gaituta dago).

6. Nola instala edo egunera dezaket Java nire ordenagailuan?

Instalazioa aldatu egingo da sistema eragilearen arabera:

  • Windows. Ikusi 7. galdera.
  • MacIntosh. Ikusi 8. galdera.

 

7. Nola instalatu Java Windows daukan ordenagailu batean?

32 biteko bertsioa izanez gero:

2011 baino lehen merkaturatutako ordenagailuetan instalatutako Windows bertsio gehienak 32 bitekoak dira, eta bertsio hori oso maiz erabiltzen da oraindik. Zure ordenagailuaren bertsioa ezagutzeko, jarraitu helbide honetan ageri diren argibideei:

http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/32-bit-and-64-bit-Windows-frequently-askedquestions. Ez badakizu zer bertsio den, ziur asko 32 biteko bertsio bat izango da.

Zure Windows bertsioak 32 bit baditu, mesedez, joan webgune honetara:
http://www.java.com/es/download/index.jsp. Jarraitu argibideei (zure sistema eragilea aukeratu beharko duzu, bertsio zuzena jaitsi ahal izateko).

Prozedura nahiko erraza da, eta 5 minutu inguru iraun dezake, ordenagailuaren eta konexioabiaduraren arabera.

64 biteko bertsioa izanez gero:
Zure sistema eragilea 64 biteko Windows bat bada, joan http://java.com/es/download/faq/java_win64bit.xml orrialdera, eta jarraitu argibideei, zure ordenagailuan Javaren bertsio zuzena instalatzeko.

8. Nola instalatu Java MacIntosh daukan ordenagailu batean?

Java Mac batean instalatzeko, sistema eragileak softwarea eguneratzeko eskaintzen duen funtzioa erabili behar duzu.

Web-orri honetan duzu instalazioari buruzko informazio gehiago:
http://www.java.com/es/download/faq/java_mac.xml

9. Bozka dezaket nire lanpostuko ordenagailu batetik edo ziberkafetegi batetik (ordenagailu publiko bat)?

Bai. Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik bozkatu ahalko duzu, baldin eta segurtasun-baldintzak betetzen baditu.

Nolanahi ere, ordenagailuen zenbait konfiguraziotan administratzaile-eskubideak behar izaten dira eguneraketak gauzatzeko.

Halakoetan, baimena beharko duzu ordenagailuaren konfigurazioa aldatzeko, programak jarri edo kentzeko, erabiltzaileak administratzeko eta abarretarako, eta, sarri, ezinezkoa izaten da ordenagailu profesional edo "publiko" batean hori egitea.

Ez bazara sistemaren administratzailea, laguntza teknikoko zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko duzu, Java instala diezazuten.

Instalazioa ezinezkoa bada, beste ordenagailu batetik bozkatu beharko duzu.

Administratzaile gisa konektatzeko aukera baduzu, erabiltzaile horren eskubideak erabil ditzakezu instalazioa egiten saiatzeko.

10. Javaren 6. edo 7. bertsioa instalatuta daukadan arren, oraindik ezin dut bozkatu.

Ordenagailuak Javaren bertsio bat baino gehiago badauka instalatuta, Interneteko nabigatzaileak agian ez du azken bertsioa erabiliko.

Javaren bertsio guztiak kentzea gomendatzen dizugu.

Joan http://www.java.com/es/download/installed.jsp web-orrira, bertsio guztiak kenduta daudela ziurtatzeko, eta instalatu azken bertsioa, esteka honetan klik eginda:
http://www.java.com/es/download/index.jsp

Firefox erabiltzen baduzu, Javaren azken bertsioa eduki beharko duzu instalatuta, bestela ez baitu funtzionatuko. Ikusi 12. galdera.

Mac sistema eragile bat erabiltzen baduzu, baliteke Java aktibatu behar izatea. Informazio gehiago nahi izanez gero, joan 13. galderara.

11. Dagoeneko instalatu dut Java, baina mezu batek instalatu gabe dagoela esaten dit.

Zenbait arrazoirengatik gerta daiteke hori:

  • Interneteko nabigatzailea blokeatuta dagoelako: begiratu osagarri bat edo "ActiveX"bat exekutatzeko esaten dizun mezu bat ageri ote den nabigatzailearen goiko barran (Internet Explorer eta Chrome nabigatzaileen bertsio batzuekin gertatzen da hori). Mezua ageri bada, sakatu baietz, eta eguneratu orria jarraitu aurretik.
  • Java ez dago instalatuta (edo ez dago behar bezala instalatuta): Java ez badago instalatuta edo gaizki konfiguratuta badago, baliteke erlojua zenbait minutuz biraka ibiltzea, konfigurazioaren egoera ezagutu arte eta azalpenezko mezu bat erakutsi arte.
  • Antibirusaren konfigurazioa: zenbait antibirus Java kodearen exekuzioa eragozteko konfiguratuta daude. Java beharrezkoa da Internet bidez modu seguruan bozkatu ahal izateko. Saia zaitez une batez antibirusa desaktibatzen, eta eguneratu orria.
  • Bateraezintasunak Interneteko nabigatzailearekin: Internet Explorer 9 eta beste nabigatzaile batzuek "Bateragarritasun-modua" aukera aktibatuta edukitzea eskatzen dute, Java exekutatu ahal izateko aurreko bertsio bat badarabilzu. Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen: http://java.com/es/download/help/iecrash.xml
  • Java karpeta jakin batean gordeta dago, eta nabigatzaileak ezin du aurkitu. Mesedez, zoaz 6. galderara, eta ikusi instalatzeko aukera guztiak.
  • OpenJDK edo Javaren beste bertsio ez-ofizial bat erabiltzen duzu. Oracle-k Javarako duen bertsio ofiziala instalatu behar duzu. Mesedez, zoaz 6. galderara,eta ikusi instalatzeko aukera guztiak.
  • Firefox erabiltzen duzu, eta ez duzu Javaren azken bertsioa instalatu: Firefox nabigatzaileak blokeatu egiten ditu aurreko bertsioak; xehetasun gehiago lortzeko, jo 12. galderara.
  • Mac sistema eragile bat erabiltzen duzu, baina Java ez daukazu aktibatuta.Informazio gehiago nahi izanez gero, joan 13. galderara.

Argibide hauek aintzat hartuta ere ezin baduzu bozkatu, mesedez, jar zaitez harremanetan laguntza teknikoko taldearekin.

12. Firefox erabiltzen dut, eta mezu batek jakinarazi dit nire Java bertsioa blokeatuta dagoela segurtasuneko arrazoiengatik.

2012ko apirilaz geroztik, Firefox nabigatzaileak segurtasun-politika bat garatu zuen, azken bertsioa ez zuten osagarri guztiak blokeatzeko. Politika horrek eragina dauka boto elektroniko segurua emateko beharrezkoa den Javaren osagarrian (Ikusi https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/blocked/p80). Hortaz, hobe duzu beste nabigatzaile bat erabiltzea edo Java bertsioa eguneratzea.

13. Mac sistema eragilea erabiltzen dut, eta instalatuta daukadan Java bertsioa bateragarria da, baina akats-mezu hau ageri zait: "Java: ez dago instalatuta edo bertsioa ez dago eguneratuta".

Mezu hori Mac sistema batzuetan ager daiteke, Java ez badago behar bezala aktibatuta.

Mesedez, irakurri nola aktibatu behar den Java Mac sisteman (7. galdera). Mesedez, kontuan izan Javaren zenbait bertsio instalatuta edukiz gero denak aktibatu beharko dituzula.

14. Mezu hau agertzen zait: "Blokeatutako herrialde batean zaude".

Oracle-k (Java teknologiaren jabea) zenbait murrizketa ezartzen ditu Java erabil dezaketen herrialdeei dagokienez. Mezu hori jasotzen baduzu, ziur asko Oracle-k bere teknologia esportatzeko aukerarik ez duen herrialde batean zaude. Informazio gehiago:
http://www.oracle.com/us/products/export/export-regulations-345813.html

Javascript

JavaScript Interneteko nabigatzaile gehienek daukaten programazio-hizkuntza bat da, aukera ematen duena zenbait eragiketa interaktibo zerbitzariari daturik igorri gabe egiteko, eta, hortaz, erraztu egiten duena Interneten nabigatzea eta orrialdeak ikustea. Botoa emateko atariak JavaScript darabil zenbait eragiketatan, beraz, aktibatuta egon behar du.

15. Nola aktibatu behar dut JavaScript Interneteko nabigatzailean?

Nabigatzaile bakoitzean modu batean aktibatzen da:
Internet Explorer 8 edo 9

  • Egin klik "Tresnak" aukeran, eta, gero, "Internet aukerak" botoian.
  • Aukeratu "Segurtasuna" erlaitza, eta sakatu "Maila pertsonalizatua" botoia.
  • Egin klik "Script" atalean. Hautatu "Aktibatu" botoia "Script-a aktibatu" aukeran.
  • Egin klik "OK" botoian.
  • Egin klik berrespen-leihoko "Bai" botoian.

Firefox

  • Nabigatzailearen goiko aldean, aukeratu Firefox botoia (edo "Tresnak" menua, Windows XP-n).
  • Aukeratu "Osagarriak".
  • Egin klik "Edukiak" erlaitzean.
  • Aukeratu "JavaScript aktibatu".
  • Egin klik "OK" botoian.

Safari 5

  • Egin klik "Safari" menuan.
  • Egin klik "Hobespenak" aukeran.
  • Egin klik "Segurtasuna" aukeran.
  • "Web-edukia" atalean, aukeratu "JavaScript aktibatu".
  • Itxi "Hobespenak" leihoa.
  • Berrabiarazi nabigatzailea.

Chrome

  • Nabigatzailearen tresna-barran, egin klik giltza ingelesaren ikonoan.
  • Aukeratu "Aukerak" (Mac-en, "Hobespenak"; ChromeBook-en, "Parametroak").
  • "Aukera aurreratuak" erlaitzeko "Konfidentzialtasuna" atalean, egin klik "Edukiparametroak" aukeran.
  • "JavaScript" atalean, egin klik "Utzi edozein guneri JavaScript exekutatzen" aukeran.
  • Berrabiarazi nabigatzailea.

16. Nire Interneteko nabigatzaileak ez du JavaScript onartzen.

JavaScript onartzen duen nabigatzaile bat instalatu beharko duzu, edo beste ordenagailu
batetik bozkatu.