Comité de Servicios Electrónicos e Interoperabilidad

Zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordea

Batzordekideen izendapena idazkari nagusiak egingo ditu eta idazkariak ere izendatuko ditu. Osaera idazkari nagusiak aldatu ahal izango du. Bileretan parte hartzea besterenganaezina izango da, batzordeburuak dei egindako gonbidatuak bertan daitezkeelarik.

Osaera

1.– Honako hau da UPV/EHUren zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordearen

osaera:

  • IKTen gerenteordea izango da batzordeburua UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta UPV/EHUren bitarte elektronikoen arduradun gisa.
  • Administrazio elektronikoko teknikari bat.
  • IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.
  • Akademi antolaketaren zerbitzuari dagokion kide bat, arloan eskumena duen errektoreordeak proposatuta.
  • Gestioa hobetzeko teknikari bat.

2.– Eginkizunak.
Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordeak:

  • Administrazioa modernizatzeko planak artikulatu eta burutu, zerbitzu elektronikoen ezarpen eta zehaztapenari dagokienean eta kanpo eta barruko elkarreragingarritasunari dagokionean.
  • Bermatu zerbitzu elektronikoen ezarpen eta zehaztapenari eta beroriek inplementatzen dituzten aplikazioen elkarreragingarritasunari loturiko ekintzetan gertatutako desbideraketak behar bezala identifikatu eta zuzen daitezela.
  • Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazio modernizatzeko batzorde exekutiboa zerbitzu elektroniko elkarreragileen ezarpen eta zehaztapenaren inguruan burututako ekintzen emaitzei buruz.
  • Egokitu UPV/EHUren zerbitzuen karta, ezarritako modernizazio planen arabera.
  • Bultzatu, oro har, UPV/EHUren zerbitzu elektronikoen eta, zehazkiago, egoitza elektronikoaren erabilera.
  • Zaindu garatutako zerbitzu elektronikoak zeharo erabilgarri eta elkarreragingarri izan daitezela, indarrean diren estandar eta arauekin bat etorrita.
  • Ezarri UPV/EHUren sinadura eta ziurtagiri elektronikoen politikak bete behar dituen gutxieneko baldintzak, legezko betebeharren ikuspuntutik eta segurtasun eta elkarreragingarritasunean aplikatu beharreko alderdi teknikoen arloan.
  • UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.