MBA-EXECUTIVE-Botones-Catalogo-Inscripción

DESTACADO_ASOCIACION_GRADUADOS

Kudeaketa Masterreko Graduatuen Elkartea

Beren borondatez Elkarteko kide izan nahi duten masterreko graduatuek osatzen dute Elkartea, eta haren helburua da masterreko tituludunentzat konexio-bide izatea eta giza eta lanbide garapenerako bide izatea.

Dagoeneko hogeita hamaika urte eta 500 kide inguru ditu, eta urtez urte agerian geratzen da Elkartearen bizitasuna. Executive MBA masterreko edizio honetako ikasleek Elkarteko zerbitzu eta jarduera guztietarako sarbidea dute, Elkarteko kideen baldintza berberetan.

Jarduera nagusiak arlo hauetakoak dira:

  • Ospe handiko profesionalen hitzaldiak.
  • APDk (Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak) masterreko ikasle guztientzat antolatzen dituen jardueretarako sarbidea, bi erakundeen artean sinatutako akordioari esker.
  • Zuzendaritza-prestakuntza.
  • Lan-poltsa.
  • Eztabaida-foroak.
  • Inbertsio-sarea.
  • Bisitak enpresetara.
  • Afari – mahai-inguruak.
  • Networking topaketak.
  • Elkartekideen on line foroa.
  • Padel, BTT eta golf txapelketak.