Eduki publikatzailea

Ikastegia, saila, jakintza arloa edo hizkuntza eskakizuna aldatzea

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/12

IKASTEGIA, SAILA, JAKINTZA ARLOA EDO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA ALDATZEA

Lanpostuen zerrendako aldaketen (ikastegia, saila, jakintza arloa edo hizkuntza eskakizuna aldatzea) eragin data lauhilekoaren hasiera izango da. Horrela, aldaketa horietakoren bat egin nahi duten sailek aldaketen eragin data kontuan izan beharko dute beren eskaerak bidaltzeko orduan (11. Eranskina)

  • 2026ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean (biak barne), eragin data 2026ko irailaren 1etik aurrera izango duten aldaketen kasuan.
  • 2026ko irailaren 1etik 30ra bitartean (biak barne), eragin data 2027ko otsailaren 1etik aurrera izango duten aldaketen kasuan.

Sail batek bere plazen hizkuntza eskakizuna aldatu nahi badu lanpostuen zerrendan, aldaketaren justifikazio txostena erantsiko dio eskaerari