2025 PROMOZIOA

2025 Promozioa - behin betiko zerrendak

Lehenengo argitaratze data: 2026/04/16

  • 2025eko PROMOZIO – BEHIN BETIKO ZERRENDAK

2025eko urriaren 21ean EHAAn argitaratutako Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, Unibertsitateko katedradunen, irakasle osoen eta ikerketako irakasleen kidegoko plazak sortzeko Arautegia eta Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren baitan, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (UIB), abenduaren 18ko bileran, onartu zuen ondoren aipatzen diren irizpideei jarraitzea zehazteko 2025. urteko Barne Promozioan aterako diren katedra, irakasle oso eta  ikerketa plazak. Hauek dira irizpideak:

Erreferentziako datan (2025eko azaroaren 28a) bete beharreko baldintzak: 

  • 1. Promozionatzeko plaza iraunkor bat betetzeko akreditazioa izatea (katedra, irakasle oso edo ikerketa irakaslea izateko akreditazioak).
  • 2. Gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea erreferentziako datan irakasle eta ikerlari iraunkor .
  • 3. Irakasle titular, agregatu  edo ikerlari doktore iraunkorra lanpostu bat betetzea EHUn.

Aipatutako irizpideak betetzen dituzten pertsonak jakintza adarreko lehenetsiko dira, modu honetara:

  • 0. Modu ofizialean aitortutako desgaitasunen bat daukaten irakasleak.

Jakintza adarra bakoitzaren barruan:

Jakintza adarra bakoitza ordenatuko da, handienetik txikienera, formula honen emaitzaren arabera:

PUNTUAZIOA= 0,5X + Y

Non:

  • X = EHUn irakasle ikertzaile gisa emandako zerbitzu urteak (funtzionario zein lan kontratudun moduan)
  • Y = promoziorako aukera ematen duen lehenengo akreditazioaren antzinatasun urteak

 

 

 

Plazen kopurua jakintza adarraren arabera:

Katedra, irakasle oso edo ikerketa Irakasle promozionatzera aterako den plaza kopurua, 2026ko LEParen diseinuaren arabera eta aurrekontu baliabideen eta Eusko Jaurlaritzaren gastu baimenaren arabera zehaztuko da hurrengo hilabeteetan.

Plazak modu proportzionalean banatuko dira bost jakintza adar handien artean, kasuan kasuko urteko Lan Eskaintza Publikoaren amaiera egunean (2025/12/18) unibertsitateko irakasle eta ikertzaile iraunkor doktoreen artean duten pisuarekin bat etorrita.

                                                               1. Taula: Iraunkorren banaketa jakintza adarraren arabera
Jakintza adarra Emakumeak Gizonak Guztira

Emakumeen% 

jakintza adarra

IRI iraunkor % EHUrekiko

eta jakintza adarraren

arabera

Gizarte Zientziak eta Lege Zientziak446364810 55,06% 34,06%
Ingeniaritza eta Arkitektura229386615 37,24% 25,86%
Zientziak Esperimentalak172208380 45,26% 15,98%
Arte eta Giza Zientziak145161306 47,39% 12,87%
Osasun Zientziak161106267 60,30% 11,23%
Guztira 1.153 1.225 2.378  100,00%

                                                                                                     

Adar bakoitzeko kupoko plazen erdia unibertsitateko goi-mailako kategorietan ordezkaritza txikiena duten sexuko pertsonentzat izango da nahitaez, katedradunak, irakasle osoak, ikerketako irakasleak edo figura baliokideak izanik.

                                                        2. Taula: UK/OS banaketa jakintza adarraren arabera
Jakintza adarra Emakumeak Gizonak Guztira

Maila goreneko

emakumeen %

jakintza adarra

Gizarte Zientziak eta Lege Zientziak3878116 32,76%
Ingeniaritza eta Arkitektura2576101 24,75%
Zientziak Esperimentalak3672108 33,33%
Arte eta Giza Zientziak163147 34,04%
Osasun Zientziak153146 32,61%
Guztira 130 288 418