Tutoretzen betetze-erregimena

Tutoretzen araudia

Irakaskuntza aldi baterako esleitzeko eta irakasleen artean banatzeko arautegian15 garren artikuluan honako hau aipatzen da:

15. Artikulua. - Tutoretzak.

1.– Irakasleak Gauren grabatu behar du ikasturteko tutoretzen ordutegia, lauhileko bakoitza hasi aurretik. Dena dela, ez da nahitaezkoa izango ikasleen oporraldian (Gabonetan eta udaberrian) tutoretza presentzialak egitea, baina oporraldien ondorengo lehen hiru egunetan azterketak egonez gero, tutoretzak online atenditu beharko dira.
2.– Aldaketa guzti-guztiak Gauren grabatu behar dira, hiru lanegun lehenago. Salbuespen gisa, ezin bada bete hiru eguneko epe hori, ordutegia aldatu ahal izango da, ikastegiko dekanoaren edo zuzendariaren baimena (edo, hura falta bada, pertsona baimenduarena) tutoretzak egiten diren atean argitaratuta.
3.– Sailak ikasleen interesak eta beharrizanak hartu behar ditu kontuan ikasleentzako tutoretza orduak finkatzerakoan. Halaber, ikasleek zerbitzu hau behar bezala erabil dezaten ahalegindu behar dute eta, horretarako, astean gutxienez bi egun finkatu behar dituzte.
4.– Irakasle edo ikertzaile jakin batek ez eduki arren esleituta dagokion irakaslan osoa unibertsitatearekin daukan loturagatik (dela funtzionario dela kontratatua), bete egin behar ditu tutoretza ordu guztiak. Ordu horiek ezin dira pilatu, eta ikasturte osoan barrena bete behar dira.
5.– Irakasle batek beste ikastegi batean eman behar baditu eskolak, eta ikastegi hori beste campus batean badago edo irakaslea atxikita dagoen ikastegitik 40 kilometrora, egun bakar batean jar ditzake tutoretza ordu guztiak. Irakasle batek bi ikastegitan ematen baditu eskolak, bien artean banatu beharko ditu tutoretza orduak.
6.– Kontratuagatik edo kargu murrizketagatik astean 4 ordu edo gutxiago irakasten dituzten irakasleek asteko egun bakar batean jar ditzakete tutoretza ordu guztiak. Halaber, akreditaziorako konpromisoa sinatua duten eta lauhileko batez eskolarik emango ez duten irakasleek, eskolarik ez duten lauhileko horretan, asteko egun bakar batean jar ditzakete tutoretza ordu guztiak
7.– Eskolak ematen dituzten ikertzaileek, gutxienez, beren irakaskuntza ahalmenaren zati proportzionala grabatu behar dute: 3 ordu 12 kreditu eman ditzaketenen kasuan; 1,5 ordu 6 kreditu dituztenen kasuan, etab. 

16. Artikulua. - Ikasle ezinduak.

Ikasle ezinduek horrelakorik behar badute, sailak egokitu egin beharko du metodologia eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza bereziak ezarriko ditu.

Bestalde, Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2016-2017 ikasturteko arautegiak ondorengo hau aipatzen du tutoretzen ordutegiaren argitalpenari buruz.

40. artikulua. Irakaskuntza Antolatzeko plana.

  1. Ikastegiko dekanotza edo zuzendaritzak hurrengo ikasturterako irakaslana antolatzeko plana jakinaraziko die zerikusia duten sail guztiei. Sailek, berriz, ikastegi bakoitzean eskolak ematen dituzten irakasle guztien irakaslanen behin betiko esleipena jakinaraziko dio ikastegi bakoitzari, tutoretza-orduak barne. Azken informazio hau lauhileko bakoitza hasi baino lehen argitaratuko da ikastegiaren web gunean. 
  2. ...
  3. Ikasleek eskubidea dute akademia ikasturtean zehar laguntza eta orientazioa jasotzeko ikasketa prozesuan barrena, xede honetarako tutoretzen bidez.
    Ezarritako tutoretza erregimena ikasturte osoan mantendu beharko da, azken deialdia egin eta burutu arte. Tutoretza ordutegiak lauhileko bakoitza hasi baino lehen argitaratuko dira GAUR aplikazioan eta, aldaketarik eginez gero, irakasleak aldaketa ere grabatu beharko du GAUR aplikazioan eta ikastegiko zuzendaritzak edo dekanotzak baimena eman beharko du, gutxien dela, aldaketak indarrean jarri baino 3 eskola egun lehenago argitaratu beharko dira.