Eduki publikatzailea

Irakasle elkartuen plazen deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12

IRAKASLE ELKARTUEN PLAZEN DEIALDIA

  • Irakasle elkartu klinikoen plazak (irakasguneak). Sailek eskatuko dute 2023an 3 urteko gehieneko muga beteko duten irakasle elkartuen plazen deialdia egiteko, 8.eranskina beteta 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen. Eskaerari erantsiko zaio nahitaez ebaluazio batzordearen eta plazaren profil espezifikoa osatzen duten irakasgaien proposamena.
  • Irakasle elkartu orokorren plazak (ez-klinikoak). Sailek eskatuko dute 2023an 3 urteko gehieneko muga beteko duten irakasle elkartuen plazen deialdia egiteko 8. eranskina beteta 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen. Eskaerari erantsiko zaio nahitaez ebaluazio batzordearen eta plazaren profil espezifikoa osatzen duten irakasgaien proposamena.

UPV/EHUk sustatuko du USLO aurreko irakasle elkartuak egokitzeko eta egonkortzeko prozesua. Prozesu horretara arte, irakasle hauen kontratuek beren indarraldiari eutsiko diote, eta hutsik gelditzen diren plazak bakarrik sartuko dira deialdietan (Ikus zirkular honen bigarren puntua).