Irakasle emerituak, irakasle bisitariak eta itzal handiko irakasle ta ikertzaileak
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12
IRAKASLE EMERITUAK, IRAKASLE BISITARIAK ETA ITZAL HANDIKO IRAKASLE TA IKERTZAILEAK
Sail batek irakasle emerituak kontratatu nahi baditu, edo indarrean dauden kontratuak luzatu, 2026ko otsailaren 8tik martxoaren 12ra bitarteko epea izango du eskaera egiteko. Eskabidearekin batera honako hauek igorriko dira:
- Saileko Kontseiluaren erabakia
- Ikastegiko Batzordearen erabakia
- Curriculum vitae eguneratua
- Jardueren memoria.
Gainera, irakasle bisitarien eta itzal handiko irakasle nahiz ikertxaileen eskaerak aurkeztu ahal izango dira 2026ko otsailaren 8tik martxoaren 12ra, eragin data lehenengo lauhilekoaren hasiera bada (irakats lanetan hastea 2026ko irailaren eta 2027ko urtarrilaren artean), eta 2026ko irailaren 27etik urriaren 22ra eragin data bigarren lauhilekoaren hasiera denean (irakats lanetan hastea 2027ko urtarrilaren eta ekainaren artean).
- Itzal handiko Irakasleak. Aurkeztu beharreko agiriak:
- Sailak eta ikastegiak sinatutako eranskina
- Curriculum vitae eguneratua
- Kontratazio aldian egin beharreko jardueren memoria