Alba Madinabeitia Ezkurra

Alba Madinabeitia Ezkurra

Ikerlaria

Irudia

Gaur egun:

Pedagogian doktorea da (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasle atxikia da eta Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako graduetan ematen ditu klaseak.

Gaur egun unibertsitate komunitateari buruz ikertzen du eta honek euskal jendartean izan duen ekarpenaz. Horrez gain, ikaskuntza testuinguru jasangarri eta berritzaileak ditu aztergai eta baita mugaz gaindiko testuinguruek unibertsitateko ikasle zein irakasleen konpetentzien garapenean duten inpaktua ere.

Ikerlariak 6 ikerkuntza proiektuetan eta enpresa publiko zein pribatuekin egindako hitzarmen eta kontratuetan parte hartu du. ISSN eta ISBNdun ikerkuntza eta transferentziazko 8 argitalpen ditu eta horiek artean 6 aldizkari zientifikoetan indexatutako artikuluak dira: 2 JCRn, 1 Scopusen eta 3 bestelako kalitate adierazleak dituzten aldizkarietan (Latindex, Dice , Erih, In-Recs…).