lineas_investigacion4

Ikerketa-ildoak

Hezkuntza aktiboa

Irudia

Zer ikaskuntza modu berri izan daitezke lagungarriak enplegagarritasunaren helburuarekin lerrokatuago dagoen profesionalizazioa lortzeko, Europan sustatzen denari jarraituz? Zer ikaskuntza modu berri sor daitezke goi mailako hezkuntzan, ikasleak beren ingurune sozialean inplika daitezen eta modu etiko eta sormenezkoan erantzun diezaieten erronka sozial orokorrei, hala nola krisi ekonomikoari, pobreziari edo hondamendi ekologikoari? Ikerketa lerro honetan IkasGura taldearen lanaren alderdirik sormenezkoena eta esperimentalena gauzatu nahi da, ikaskuntza testuinguru berrien sorrera abiaraziz eta bultzatuz. Lehen urrats bat IKD Gazte proiektuaren bidez lortutako esperientzia izan da, non lan egin den oinarrizko ideiatzat hartuta gobernantza eta ekintzailetzaren garapena (Barrenechea eta Fernández, 2013). Bost urteko esperientziaren ostean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, proiektua instituzionalizatuta dago, eta campusen artean hedatu nahi da.

Plangintzaren azken lerro horren oinarriko xedea zera da, proba esperimentalen banku bat izatea. Proba horien abiapuntuko ideiak izango dira ikasleen autokudeaketa, ingurunearekiko lotura zuzenen ezarpena eta curriculum txertaketa. Sormen handiko lerro esperimentala da, eta hainbat garapen bide probatzen ditu, ikasleek beste rol batzuk hartu ahal izateko, ikerketan oinarritutako ikaskuntzara bideratutako rolak (inquiry based learning), baina ez soilik metodologiari erreparatuz, baizik eta ikaskuntzarekiko konpromisoa hartuz eta unibertsitatearekiko inplikazioa garatuz (student engagement).