Pilar Ruiz de Gauna Bahillo

Pilar Ruiz de Gauna Bahillo

Ikertzaile laguna

Irudia
  • Hezkuntza Zientzien Saila
    Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Bizkaiko Campusa, Leioa)

  • Telefonoa: (+34) 94 601 7532

  • Posta elektronikoa: pilar.ruizdegauna@ehu.eus

  • Web helbideak:

Gaur egun:

Hezkuntza Zientzietan Doktorea eta Pedagogian Lizentziatua. UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasle titularra da. Bilboko Hezkuntza Fakultatean Gizarte Hezkuntza Graduko irakaslea da. 2002ko urtetik gaur egunera arte Euskadiko Medikuntza-Hezkuntza Elkarteko Zuzendaritzako kidea izan da.

Profesionalen praktiken aldaketa helburu duten hainbat hezkuntza-berrikuntzako ikerketa eta egitasmoetan parte hartu du. Besteen artean honako hauek dira aipagarriak: 1) Lanbide garapena eta hezkuntza berrikuntza; 2) Konpetentzietan oinarritutako egitarauen azterketa, berrikusketa eta diseinua; 3) Unibertsitatean aldaketa bideratuko duten proposamen instituzionalen azterketa eta 4) Hezkuntza Medikoa.

2006 urtetik aurrera, Hego Ameriketako Osasun Zientzietako Goi Hezkuntzako eta Formakuntza Espezializatuko zenbait Erakundetako aholkularia eta  irakasle gonbidatua izan da, eta curriculum aldaketa helburu duten egitasmo desberdinetan parte hartu du: Osasun Zientzietako Hezkuntza Saila. Chileko Unibertsitatea (2006-2011), Valparaisoko Unibertsitatea (Chile, 2012) Universidad Central (Chile, 2010), Paraguayko Unibertsitate katolikoa (2014), Osasun Zientzien Fakultatea – Ekialdeko Unibertsitate Zentrala (Paraguay, 2017),Paraguayko Unibertsitateko Zientzia Medikoen Fakultatea, 2014-2019).

Hezkuntzako eta Hezkuntza Medikoko liburuetan eta aldizkarietan argitaratutako 47 baino gehiagoren egilea da. Argitalpen hauek Goi Hezkuntzari MIR. Espezialisten Formakuntzari buruzkoak dira. Gaiak asko dira: Konpetentzietan formakuntza, zehar konpetentziak eta curriculum aldaketa, hezkuntza berrikuntza eta erakundeen aldaketa, Lanbidearen Baloreak, Lanbide konpetentzia, MIR tutoreen formakuntza eta gestioa, abar.