lineas_investigacion

Ikerketa-ildoak

Unibersitateko irakasleen identitatea eta lanbide garapena

Irudia

Badira zenbait urte unibertsitatea bertako irakasleen formakuntza eta berrikuntza dinamiketan murgilduta dagoela (Zabalza eta beste batzuk, 2014), goi mailako hezkuntzak Europan nahiz Mendebaldean dauzkan erronkei erantzuteko. Unibertsitateko irakasle bihurtzeko, UPV/EHU edo beste unibertsitate bateko kide izateak berekin dakartzan oinarrizko arauak ikasteko, jakitea eta egiten jakitea ohitura gisa txertatzeko (Bourdieu, 1988) eta irakasle identitatea eraikitzeko, ezinbestekoak dira sozializazioa eta lanbide garapena (Dubar, 2001; Marcelo 2008; Triadó eta beste batzuk, 2014).

Ildo horretan, ikertu beharreko hainbat galdera sortzen dira: Irakaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoaren ereduaren ikuspegitik, irakaskuntzako eta ikerkuntzako zer konpetentzia eduki behar dituzte UPV/EHUko irakasleek? Bakarkako nahiz taldekako zer ibilbide egiten dituzte beren garapen profesionalean jardunbide akademikoetan berrikuntzak sartzen dituzten unibertsitate irakasleek? Zer ezaugarrik definitzen dute beren hezkuntza jardunbidea bideratuko duten aldaketa metodologikoetan murgilduta dauden irakasleen identitate profesionala? Unibertsitateko irakasle berrien kasuan, nola egituratzen dira emandako identitatea eta bereganatutako identitatea formakuntza prozesuan zehar? Zer prozesuk taxutzen dute irakasleen identitatea beste kide batzuen mentore gisa? Zer onura dauzka mentoring izeneko formakuntza estrategiak mentoreen laguntza jasotzen duten pertsonen identitate akademikoaren garapenean?