Liburutegiaren eraikinean instalazio berriak irekiko ditugu

Honen bidez, jakinarazi nahi dizut, datorren astelehenetik, hau da, otsailaren 4tik aurrera, instalazio berriak irekiko direla Liburutegiaren eraikinean. Honako hauek dira:

Ikasleentzako jantoki bat.
Unibertsitateko langileentzako jantoki bat.
Hiru ikasgela eta talde lanak egiteko gela bat.

Instalazio hauek dagoeneko ireki diren zerbitzuei gehitzen zaizkie. Zerbitzu horiek dira: Prebentzio Zerbitzua-Osasun Arloa, sindikatuen lokalak eta Argitalpen Zerbitzua.
Unibertsitateko Liburutegiko gela eta bulego guztietarako sarrera bateratu egin da eta sarrera berri hori 2. solairuan dago.

Eraikinera sartzeko ate nagusiak kale nagusiko, hau da, Apia bideko 0. eta 1. solairuetan daude.

Horrez gain, laster irekiko dira Batzar Aretoa (48 leku har ditzakeena), bi bilera gela eta Ikasletxeak  proiektuaren barruko lokalak, hain zuzen, ikasleentzako ikasgelak, atseden guneak eta aisiarako guneak.

Instalazio berri hauek campusean unibertsitateko bizitza erraztea eta hobetzea espero dugu.
Ondo izan.


Carmelo Garitaonaindia
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea