Info_convocatoria_aparcamiento

Ikasleentzako aparkalekua Leioan, erabiltzaile askoko ibilgailuetarako

Irudia

Liburutegiko aparkalekuan erabiltzaile askoko ibilgailuak aparkatzeko deialdia irekita dago.

Plaza horiek erabiltzeko, baimena eskatu beharko da eta baldintza izango da egunero gutxienez hiru lagun etortzea ibilgailuan eta guztiak UPV/EHUko ikasleak izatea.

Baimena 2014ko abuztuaren 30ra arte emango da. Baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak kendu egingo dio ikasleari aparkalekua erabiltzeko baimena.


Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gorde egingo denik: plazak baimendutako ibilgailuak heldu ahala beteko dira. Baimena ematean ikaslearen txartela aktibatu egingo da aparkalekura sartzeko egongo den langa ireki ahal izateko.


Eskerrik asko ekimen honetan parte hartzeagatik.


Zalantzarik izanez gero, mesedez, jarri harremanetan Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzarekin (tel: 94-601-2135; posta-e.: administradora.vicer.campus-bizkaia@ehu.es).

Aparkalekua non dagoen jakiteko, ikusi planoa   (Jpg, 880 Kb).

ESKAERA ORRIA, ERABILTZAILE ASKOKO IBILGAILUETARAKO APARKALEKUA ERABILTZEKO (LEIOAKO LIBURUTEGIKO BEHEKO ALDEA).