Ikerketaren Kudeaketako Zuzendaritzaren egitura

Ikerketaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren giza-egitura berdefinitu dugu, ahal den gehienetan kudeaketa-gune bakoitzean pertsona bat baino gehiago egon dadin. Hots, deialdi konkretu bat edota aktibitate-multzo bat pertsona bakarraren gain ez egotea nahi dugu, pertsona horren faltak sor ditzakeen ondorioak ekiditeko.

Kontsultarako linea telefoniko berria sortu dugu. Linea telefoniko horren atzean egongo diren pertsonen funtzioa, besteak beste, ikertzaileen galderak erantzutea izango da eta galdetzen deneko ikerketa aktibitatea zuzenean kudeatzen duen Zuzendaritzako pertsonarekin kontaktuan jartzea.

Komunikazioa hobetzeko hiru helburu ezarri ditugu ikertzaileen informazio eskaria betetzeko. Komunikaziorako bidea erraza, atsegina eta eraginkorra izatea nahi dugu.

Informazio gehiago

Gehiago jakiteko:
Ikerketako Gestiorako Zuzendaritza
Sarriena Auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa.: 94 601 8008 (Deia dagokion teknikariari pasatuko zaio. Une horretan ezinezkoa bada, teknikaria harremanetan jarriko da deia egin duen pertsonarekin lehenbailehen. Hiru campusetako erabiltzaile orok erabil dezake 8008a)
Posta elektronikoa: gestioninvestigacion.dgi@ehu.eus