InpaktIker deialdia
Zer eskaintzen du InpaktIker programak?
2000 €-ko beka EHUn garatutako ikerketen inpaktu soziala oinarri hartuta 2025/2026 ikasturtean GRALa edo MALa egingo duten ikasleentzat.
Zein ikasleri zuzenduta dago programa hau?
EHUko Gizarte eta Giza Zientzietako edozein gradutako azken ikasturtean edo jakintza arlo horietako master ofizialen batean matrikulatuta dagoen ikasleari.
Nork zuzendu ditzake GrAL/MAL hauek?
Lanak bi zuzendari izango ditu: bata, ikaslearen gradukoa izango da; bestea, inpaktu sozialaren aztergai den ikerketako partaideetako bat. Bi zuzendarikide horiek ezin izango dira EHUko sail berekoak izan. IV. eranskinean programa honetan parte hartu nahi duten ikerketa taldeen (eta horien kontaktuen) zerrenda (behin-behinekoa) agertzen da.
Noiz arte eska daiteke beka hau eta zein dira aurreikusitako epeak?
EGUNERATUTA: Eskaera urriaren 27ra arte bidal daiteke. Azaroa bukatu aurretik sinatuko litzateke konpromiso kontratua, eta abenduaren hasieran ordainduko litzateke beka.
Nola egin eskaera?
INPAKTIKER programan parte hartzeko, ikasleak online izena emateko galdetegia bete beharko du eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi: NAN, AIZ edo pasaportearen kopia, gehienez bi orrialdeko curriculum vitaea eta II.Eranskina:proiektuaren proposamena. Izena eman ondoren, eskatzaileak konfirmazio-mezu elektroniko bat jasoko du, eta gero EHUko erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu beharko du I. eranskinarekin batera. Bertan, "Eskaera" atalean, honako hau adierazi beharko du:
Deialdia: InpaktIker Programa, Helmuga: Eragin sozialaren zuzendaritza, Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordetza.
InpaktIker deialdiaren ebazpena:
Eranskinen atalean InpaktIker deialdiaren ebazpenaren PDF-a aurkituko duzu. Beka esleitu zaien ikasleekin bilera bat egingo da campus bakoitzeko. Bileretara bidalitako dokumentuak sinatuta eta bankuko dokumentauren kasuan sigiluarekin eraman beharko da:
- Gasteiz: Azaroak 20, 13:00etan, Hezkuntza eta Kirol Fakultetan (Hezkuntza egoitzan) irakasle gelan (1. solairuan).
- Leioa: Azaroak 21, 12:00tan, liburutegiko Batzar Aretoan.
- Donosti: Azaroak 25, 12:00etan, Julianategiko 1. gelan.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdiaren oinarriak (pdf ,441,07 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)I. Eranskina: GrAL edo MAL-a egiten aritzeagatiko ziurtagiria (pdf ,113,93 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)II. Eranskina: Propuesta de Proyecto (pdf ,339,84 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)III. Eranskina: Konpromiso adierazpena (pdf ,122,80 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)IV. Eranskina: Aztergai bezala eskaintzen diren ikerketa proiektuak edo argitalpenak (pdf ,186,49 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda (pdf ,201,10 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)InpaktIker deialdiaren ebazpena (pdf ,158,93 Kb)