InpaktIker deialdia
Zer eskaintzen du InpaktIker programak?
2000 €-ko beka EHUn garatutako ikerketen inpaktu soziala oinarri hartuta 2026/2027 ikasturtean GRALa edo MALa egingo duten ikasleentzat.
Zein ikasleri zuzenduta dago programa hau?
EHUko Gizarte eta Giza Zientzietako edozein gradutako azken ikasturtean edo jakintza arlo horietako master ofizialen batean matrikulatuta dagoen ikasleari.
Nork zuzendu ditzake GrAL/MAL hauek?
Lanak bi zuzendari izango ditu: bata, ikaslearen gradukoa izango da; bestea, inpaktu sozialaren aztergai den ikerketako partaideetako bat. Bi zuzendarikide horiek ezin izango dira EHUko sail berekoak izan. Deialdi honetan ikertu nahi duten taldeek eskaintza hori ikusgai jarri ahal izango dute inprimaki honen bidez. Inprimaki horretatik abiatuta, ikasle eskatzaileentzako zerrenda bat (IV. Eranskina) sortuko da.
Noiz arte eska daiteke beka hau eta zein dira aurreikusitako epeak?
Eskaera urriaren 26tik azaroaren 27ra (biak barne) bidal daiteke. Urtea amaitu baino lehen, konpromiso-kontratua (III. Eranskina) sinatuko litzateke, eta beka 2027ko urtarrilean ordainduko litzateke.
Nola egin eskaera?
INPAKTIKER programan parte hartzeko, ikasleak online izena emateko galdetegia bete beharko du eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi: NAN, AIZ edo pasaportearen kopia, gehienez bi orrialdeko curriculum vitaea eta II. eranskina: proiektuaren proposamena. Izena eman ondoren, eskatzaileak konfirmazio-mezu elektroniko bat jasoko du, eta gero EHUko erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu beharko du I. eranskinarekin batera. Bertan, "Eskaera" atalean, honako hau adierazi beharko du: Deialdia: InpaktIker Programa, Norentzat: Inpaktu Sozialaren Zuzendaritza, Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordetza.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdiaren oinarriak (pdf, 381,72 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)I. Eranskina: GrAL edo MAL-a egiten aritzeagatiko ziurtagiria (pdf, 71,28 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)II. Eranskina: Propuesta de Proyecto (pdf, 174,16 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)III. Eranskina: Konpromiso adierazpena (pdf, 84,94 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)IV. Eranskina: Aztergai bezala eskaintzen diren ikerketa proiektuak edo argitalpenak (pdf, 92,45 Kb)