XXIII. Fernando Buesa Mintegia
Micaela Portilla Ikergunea (Vitoria-Gasteiz)
2000. Terrorearen itzulera
Mende laurden bat betetzen da zoritxarreko 2000. urte hartatik, ETAk amaiera eman zionean bere menia luzeenari, berriz ere “sufrimenduaren sozializazioa” izeneko bere estrategia hilkor hura zabaltzeari ekinez. Talde terroristak 23 pertsona erail zituen urte hartan, eta 2001.enean beste 15 hil zituen. Ez ziren “berunezko urteetako” zifra beldurgarrien parekoak, ezta ere 1992.enera arte urtez urte gertatu zirenak. Alabaina, terrorea itzuli zen berriro, noiz eta euskal eta espainiar gizarteak berreskuratua zuenean moral sentikor bat, indarkeriarako edozein baliabide onartezintzat jotzen zuena. Biolentoekin konfrontazio sozial latz eta ekidinezin baten erdian zirela gertatu zen hori, terroristek herritar guztiak hartu zituztelako balizko areriotzat. Eta gertatu zen ETAk erabaki zuenean aldebiko plan zorigaiztoko bat martxan jartzea, hots: erreferente sozialen (aurka zituzten politikariak, magistratuak, kazetariak, intelektualak eta irakasleak) erailketa selektiboa, “uniformedunen” kontrako euren krimenekin lortzen zuten baina inpaktu sozial handiago lortzeko, eta herritarren kikiltzea jazarpen etengabe eta nonahiko baten politikarekin (kale borroka zeritzana).
Hori guztia, halaber, ETAk higatze estrategia indar abertzaleen metatze batengatik aldatzen zuen bitartean gertatu zen, euren proiektu subiranista zabaltzearren, menia hura euren eredu politikoa egintzen bidez ezartzeko beren asmoaren pieza bat besterik ez zela. Hala, ituna egin zuen exekutibo autonomikoarekin, eta abertzale ez ziren herritarren errealitateari ezikusia egitera behartu zuen, herritar horiek jazarriak eta ikusezintasunera bidaliak izan zirelarik. Desegonkortasunaren eta krispazio sozialeko egoera horretan, hainbat pertsona ezagun eraila izan zen, eta horrekin, eurak zirenez gain, herri plural eta duin baten alde garatzen jarraituko zuten euren ibilbidea ere lapurtu ziguten.
Urteurren hain triste, tragiko eta ebazgarri honetako mintegiak urte hark bildu zuenaz gogoeta egitera eramango gaitu: eragin zituen emozio eta beldur samalda, euskal gizartea zatituta geratzeko mehatxua, talde batzuen erantzukizun politikoa, eta terrorearen itzulera, egiazki, taldearen “belgartxa-kanta” izango zenaren orduko pertzepzioa –hori geroago jakingo genuen–