Truke-ikasleak: Aseguruak
Nork izan behar du aseguru bat?
Truke programaren baten bidez EHUra etortzen diren guztiek aseguru bat izan beharko dute Espainiara bidaiatzeko. Aseguruak honako hauek estali beharko ditu: bidaiako laguntza, laguntza medikoa eta erantzukizun zibila.
Mugitu ahal izateko bisa eskatu behar baduzu, gomendatzen dizugu bisa lortzeko kontratatzen duzun aseguruak laguntza medikoaz gain, bidaiako laguntza eta erantzukizun zibila estaltzen dituela.
Zenbat denboraz egon behar duzu aseguratuta?
EHUko egonaldiak irauten duen bitartean.
Zein dokumentu aurkeztu behar ditut unibertsitatean?
Matrikula egitean, fakultatean edo ikastetxean EHUk eskatzen duen estalduraren egiaztagiria aurkeztu behar da:
- Aseguruaren poliza
- Europako osasun txartela
- eta abar.
Zein gertaera estali behar ditu?
Bidaiako laguntza
- Osasun lekualdaketa jatorrizko herrialdera, aseguratuak istripuaren bat izanez gero edo gaixorik egonez gero.
- Aseguratuaren aberriratzea, hilez gero.
Laguntza medikoa
medikoak, kirurgikoak eta ospitaleratze gastuak
Kontuan izan laguntza medikoa desberdina izango dela zure kolektiboaren arabera.
-
EBko, Erresuma Batuko, Islandiako, Liechtensteineko eta Suitzako bisitariak:
Osakidetza Euskal Osasun Sistema Publikoak herrialdeko horietako pertsonen osasun laguntza estaltzen du, baldin eta Europako Osasun Txartela badute. Gogoratu txartel hori bidaiatu aurretik eskatu behar duzula, zure jatorriko herrialdean.
-
Espainiarekin osasun estaldurako hitzarmenak dituzten herrialdeetako pertsonak:
Espainiak osasun laguntzako hitzarmenak sinatu ditu zenbait herrialderekin (Andorra, Brasil, Ekuador, Panama, Paraguai, Peru, Maroko, etab.). Bidaiatu aurretik, informa zaitez Espainiako enbaxadan edo kontsuletxean, zure herrialdeak hitzarmen horietakoren bat duen, eta osasun estaldura eskuratzeko beharko duzun dokumentazioari buruz.
-
Beste nazionalitate batzuk:
Zure herrialdeak ez badu hitzarmenik Espainiarekin, laguntza medikoko, kirurgikoko eta ospitaleratzeko aseguru poliza bat kontratatu beharko duzu, Espainian jarduteko baimendutako erakunde batek emana.
Erantzukizun zibila
da erantzukizun zibileko aseguru orokorra izatea EHUra etortzeko.
baliteke EHUn egin beharreko jarduera batzuek (adibidez, laborategiko praktikak) erantzukizun zibil zabalagoa behar izatea.
zibileko aseguru espezifiko bat kontratatu aurretik, gomendatzen dizugu egiazta dezazula zure jatorrizko unibertsitateak ikasleentzat atzerrian egonaldiak egiteko horrelako aseguru baliodun bat egiten duen.
ez den enpresa edo erakunde batean jardueraren bat egiten baduzu, egiaztatu erantzukizun zibileko asegurua enpresak edo erakundeak ematen duen.
*** Gertaerak aseguru poliza beraren bidez edo elkar osatzen duten poliza batzuen bidez estal daitezke.
Eskaintzen al du EHUk beharrezkoak diren ezaugarri horiek dituen asegururik?
EHUk poliza bat eskaintzen die ikasle bisitariei, prezio onean: IBILI. Aseguru horrek ikasketak egiteko egonaldi baimena behar duten Europar Batasunetik kanpoko ikasleentzat ere balio du. Nolanahi ere, osasun estaldura eskaintzen duten aseguru etxe asko daudenez, gomendatzen dizugu aldera ditzazula prezioak eta zerbitzuak.
Gure gomendioa
Egiaztatu zure aseguruaren estaldura kontratatzen duzun unean, eta ziurtatu egonaldi osoa estaliko duela. Iristen zarenean, berrikusi zer protokolori jarraitu behar diozun gaixotzen bazara edo gorabeheraren bat baduzu, eta zer ospitale edo zentro mediko dagozkizun behar izanez gero. Zure polizan sartuta ez dagoen anbulatorio edo osasun zentro batera joanez gero, baliteke kontsulta osorik ordaindu behar izatea.
Euskadiko osasun-sistemari buruzko informazio gehiago: “Informazio praktikoa zure egonaldirako/Euskadi”.