IWC: Truke-ikasleak: Sarbidea

Truke-ikasleak: Sarbidea

EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoa arduratzen da graduko, masterreko eta doktoregoko truke ikasleen mugikortasuna kudeatzeaz, ikastegiak eta unibertsitateekin lankidetzan.

- Graduko edota masterreko ikaslea bazara, zure unibertsitateak hitzarmenen bat badu EHUrekin eta truke egonaldiren bat egin nahi baduzu gure unibertsitatean Erasmus+, Latinoamerika, Beste norakoak (munduaren gainerako herrialdeak) edo SICUE (Espainia barruko mugikortasun programa) programen esparruan, Nazioarteko Harremanen Bulegoaren webgunean aurki dezakezu zure unibertsitatearen onarpen prozedurari eta eskuragarri dauden ikastaroei buruzko informazio xehea. Kasu hauetan, unibertsitate bazkideekin sinatutako hitzarmenen bidezko mugikortasunak baino ez ditu izapidetzen. Ez dira onartzen aldi baterako egonaldiak egiteko ikasle independenteen eskabideak.

- Doktoregoko ikaslea bazara eta EHUko Doktorego Eskolan egonaldi bat egin nahi baduzu, Erasmus+ programaren bidez, aldebiko beste hitzarmenen bidez edota zure jatorrizko unibertsitatearen eta EHUren artean aldez aurreko harremanik egon gabe, gure unibertsitatean egonaldia formalizatzeko informazio zehatza aurki dezakezu "Bisitarien egonaldiak" Doktorego Eskolaren webgunean.