Breadcrumb

Incoming info

Beste unibertsitate bateko doktoregoko ikaslea bazara eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Doktorego Eskolan ikerketa-egonaldia egin nahi baduzu, jarraitu beherago deskribatutako prozedura.

Ostatuari, bisei eta abarri buruzko informazio praktikoa nahi izanez gero, jarri harremanetan EHUko Welcome Centre-rekin.

Inprimakiak - Bisitarien egonaldia (INCOMING)

BISITARIEN EGONALDIA KUDEATZEKO PROZEDURA

Bisitarien egonaldiak (INCOMING)

Argibideak eta aurreko araudiarekiko aldaketak

2025ko abenduaren 23ko EHAAn argitaratutako arautegi berrira egokitutako prozedura (V. Kapitulua: Doktoregoko ikasleen mugikortasuna).

  • UPV/EHUn sartzen diren egonaldiek gehienez bederatzi hilabeteko iraupena izan dezakete, ikasle eta doktorego-tesi bakoitzeko. 
  • Jatorrizko unibertsitatearen baimen-gutun bat aurkeztu behar da. 
  • Nazioarteko mugikortasun programa baten barruan egindako mugikortasunak arautuko dira, arautegi honez gain, kasuan kasuko mugikortasun programaren arabera, eta, aplikatu behar denean, UPV/EHUko ikasleen nazioarteko mugikortasun-programei buruzko araudia errespetatuz. 
  • UPV/EHUko doktoregaiak egonaldia egingo duen erakundeak eskatzen badu lankidetza hitzarmen bat egitea, edota kanpotik datorren doktoregaiaren jatorrizko erakundeak eskatzen badu hitzarmen hori egitea, kontuan hartuko da arautegi honetako XIV. kapituluan xedatutakoa kanpoko erakundeekin egiten diren lankidetza hitzarmenetarako. 

---> Egonaldiei buruzko edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, idatzi doktorego-programaren kontaktu administratibora (kontaktu guztiak eskuragarri hemen). 

Bisitarien egonaldien prozedura

Baldin eta beste unibertsitate batean matrikulatuta dauden doktoregaiek UPV/EHUn egonaldia egin nahi badute, hartuko dituen doktorego programa baten barruan egin dezakete. Horretarako, inplikatutako eragile guztiek prozedura honi jarraitu beharko diote:

 

1. URRATSA: DOKTOREGO PROGRAMA ETA GAINBEGIRALE BAT AURKITU:

  • Hautatu UPV/EHUko doktorego programa bat (programa guztien zerrenda hemen).
  • Aurkitu gainbegirale bat ikerketa-egonaldirako hautatutako doktorego-programako irakasleen artean. Doktore programen webguneetan irakasleen zerrenda aurki daiteke.

 

2. URRATSA: ONARPEN ZIURTAGIRIA LORTU (I. ERANSKINA, ASEGURUA ETA DOKUMENTAZIOA BIDALI):

​​​​​2.1. Doktoregaiak bere doktorego-programaren administrazio-kontaktuari bidaltzen dizkio:

  • Pasaportea edo beste identifikazio dokumentu baliodun bat (Europako doktoregaiek).
  • Jatorrizko unibertsitateko matrikularen egiaztagiria (jatorrizko doktorego-programa baimentzea (tesiaren zuzendariak edo programaren ordezkariak sinatuta egon daiteke).
  • Karneterako argazkia.
  • I. eranskina (orrialde honetako "inprimakiak" ataletik deskargatu), honako hauek sinatua:
    • doktoregaia
    • EHUko gainbegiralea
    • doktorego-programaren koordinatzailea.
OHAR GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa doktorego eskolako ordezkariaren sinadura eranstea. Sinadura hori DOKek erantsiko du bidalketaren ondorengo fase batean.

2.2. DOKek Doktorego Eskolako ordezkariaren sinadura gehitzen du, eta eskaera onartu dela berresten dio gainbegiraleari (doktorego-programaren batzorde akademikoari kopia emanda). 

2.3. Behin egonaldia onartuta, doktoregaiak bere doktorego-programako administrazio-kontaktuari bidaliko dizkio: 

  • ​​​Bidaiako laguntza asegurua. Egonaldi osoa babestu behar du, eta honako hauek bermatu behar ditu nahitaez: gaixotasun edo istripurako osasun arreta, osasun arretarako garraioa eta aberriratzea istripua izan, gaixotu edo hilez gero (Informazio gehiago hemen).
  • Erantzukizun zibileko asegurua
  • Europako Osasun Txartela (EBko bisitariek).

 

3. URRATSA: BISITARI TXARTELA ESKURATU (II. ERANSKINA ETA TXARTELAREN ETA LANEKO ARRISKUEN AGIRIA HARTU):

  • ​​​​​II. eranskina (bisitari-txartelaren eskaera; orri honetako inprimakien atalean deskargatu) international.doke@ehu.eus helbidera bidali pertsona hauen sinadura elektronikoak gehituz:
    • Egonaldiaren gainbegiralea
    • Ikasle bisitaria kokatuko den zentro edo fakultateko ordezkaria (gainbegiralea atxikita dagoen zentroa edo fakultatea izan ohi da, eta dekanoak edo ikastetxe horretako administratzaileak sinatu behar du).
  • Gainbegiraleak international.doke@ehu.eus helbidera bidaltzen du II. eranskina.
  • DOKek egonaldia erregistratzen du (I. eranskineko datuak)
  • DOKek bisitari-txartela izapidetuko du segurtasun-zerbitzuan.
  • Doktoregaiak doktorego-eskolako egoitza batean jasotzen du txartela, I. eranskinarekin eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioarekin batera.

OHARRA: Ikastetxe batzuetan txartela zuzenean bidaltzen zaio egonaldiaren gainbegiraleari. Kasu horietan, gainbegiraleak international.doke@ehu.eus helbidera bidaltzen ditu bisitari-txartelaren hartu-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa.

 

4. URRATSA: EGONALDI ZIURTAGIRIA

  • Egonaldia amaitu ondoren, doktoregaiak egonaldi-ziurtagiri bat eskatzen du (egonaldiaren gainbegiraleak sinatu beharrekoa). Orrialde honetako "inprimakiak" ataletik deskargatu, sinatu eta doke@ehu.eus emailera bidali.