Biktimen Justizia eta Justizia Restauratiboa

GICCASren (Krimen Zientzietako Ikertaldea) ikerketa lerroak

Jarduera eta ebaluazio protokoloak egituratu nahi dira, barne ikerketa konparatu baten emaitza gisa, Biktimaren Estatutuaren Legea bete dadin, hori baita “justizia leheneratzailea” berariaz aipatzen duten lege testu bakarra; horrela, arau horrek kultura profesionalean eta zigor sisteman duen inpaktua azter daiteke, eragile juridikoak bereizita (abokatuak, polizia kidegoak, auzitegiko medikuak, fiskalak, letratu judizialak, epaileak, justizia administrazioarekin kooperatzeko zerbitzuak –zigorren exekuzioa, biktimentzako laguntza, bitartekaritza…–, etab.).

Era berean, Biktimaren Estatutuak berariaz aipatzen du hedabideen zeregina, biktimizazio sekundarioa saihesteari begira. Ikerketa lerro horretan hasitako ibilbidearekin jarraituta, gai multzo honetatik nazioarteko hainbat argitalpen akademiko sortuko direla aurreikusten da, baita jendaurreko jardunaldiak eta topaketak ere, diziplina eta lanbideen arteko eztabaida sustatze aldera; era berean, arlo akademikotik, gobernuetatik eta aktibismoen esparrutik etorritako pertsona teorikoak eta praktikoak elkar uler daitezen lortu nahi da.