Segurtasun politikak

GICCASren (Krimen Zientzietako Ikertaldea) ikerketa lerroak

Segurtasuna-segurtasunik eza binomioaren interes kriminologikoa eta biktimologikoa abiapuntutzat hartuta (taldeak gaiari heldu dio jada delinkuentzia aurreikusteko eta prebenitzeko azterlanetan, segurtasunik ezaren eta delitu beldurraren pertzepzioari buruzkoetan, segurtasun auditoria edo diagnostikoetan, eta GISen erabileran), eragin berezia duten gertaera kriminal zehatzei buruzko azterlan berriak egin nahi dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren harreman estuarekin, prebentzioa bereziki azpimarratuz: 

* Erradikalizazio yihadista sortzen duten faktoreak identifikatu eta ezagutu nahi da. Etorkizuneko emaitza gisa, polizia sistema bat ezarri nahi da, erradikaltasuna prebenitzeko metodo berritzaile gisa, Euskadiko Polizian.

* Gazteen talde antolatuak eta biolentoak. Sortu berri den gertaera horri lotutako delituzko jarduerak azpimarratuta, haiek zenbatu eta ebaluatu nahi dira, arazoak epe laburrean izan dezaken eragina ezagutzeko eta behar bezala prebenitzeko.