Doktorego Tesia egiteko beka

Doktorego Tesia egiteko beka edo kontratua

Joxe Azurmendi Katedraren ekimen garrantzitsu bat euskaraz idatzitako Doktorego Tesia egiteko kontratu bat eskaintzea da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legearen 21. artikuluaren arabera.

Kontratu horrek helburua 4.3 atalean zehaztutako gairen bat ikertzea da, bereziki Joxe Azurmendiren pentsamenduarekin loturaren bat duen pentsamendu garaikideko gairen bat.

Kontratu honen deialdirako ezaugarriak, baldintzak eta eskakizunak, oro har, “UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdiaren” baliokideak izango dira.

Epaimahai Ebaluatzaile batek erabakiko du zein proiektu eta pertsonari eskainiko zaion kontratua. Epaimahaiaren osaera Katedrak eta UPV/EHUko Ikerketa Errektoreordetzak eta Katedraren artean adostuko da