Katedraren ikerketa lerroak

Ikerketa lerroak

Joxe Azurmendi Katedrak bultzatuko dituen ikerketak, oro har, giza eta gizarte-diziplinatan zeharkatuak daude, baina ez dira falta zientziari eta ingurumenari eskainitako pasarteak. Joxe Azurmendiren filosofiak planteatu eta landu dituen gaietatik abiatuta hauek izango dira katedrak lehenetsiko dituen ikerketa-lerroak:

  1. Arantzazu eta 1956ko Belaunaldiaren pentsamendua:
    toki eta une historiko zehatz horretan hainbat pentsalarik Euskal Herriarentzat landu dutena aztertzea du helburu.
  2. Euskal pentsamenduaren nazioarteko eragina: atzerriko pentsalariek historian zehar Euskal Herriko adituengan izan duten eragina aztertzea du helburu.
  3. Euskal pentsamenduaren transmisioa: euskal idazle eta pentsalari historiko batzuren lana zuzenean aztertzea, testuinguruan jartzea eta ezagutaraztea du helburu.
  4. Hizkuntza eta kulturaren teoriak: Euskal Herriaren errealitatean funtsezkoak diren hizkuntza eta kultura bezalako elementuak aztertzea du helburu.
  5. Naziogintza eta estatugintza: Euskal Herriarentzat oinarrizkoa den nazio kulturalaren kontzeptua eta nazio horrek estatu politikoarekin duen harremana aztertzea du helburu.
  6. Bizikidetza eta gogoeta etikoa: Euskal Herriak erakusten duen errealitate gatazkatsua eta elkarbizitzarako behar dituen oinarriak aztertzea du helburu
  7. Pentsamendu soziala eta kooperatibismoa: Euskal Herriak bereziki garatutako kooperatibismo sozialaren egitasmoa aztertzea du helburu.
  8. Gizaberea eta gizakiaren ikuspegi berriak: gizakiaren animalia izaeratik abiatuta existentzialismotik, pertsonalismotik edo erlijiotasunetik hausnar daitekeena aztertzea du helburu.
  9. Gaur egungo filosofiaren zenbait alderdi, bereziki zientziarekin eta kulturarekin lotutakoak, Katedra honen helburu erabakigarritzat jotzen dira, Joxe Azurmendiren filosofian izan ziren bezala.