Coasteering

Coasteering-i buruz hitz egiten entzun duzu? Aktibitate dibertigarri eta ikusgarria da. Euskal Herriko hondartzak eta itsaslabar azpiko leku magikoak ikusteko aukera emango digu ikuspuntu desberdin batetik. Trekking bat egingo da kostaldean zehar, uretara salto egiten, igeri egiteko zatiak, apnea teknikak ikasten, snorkelarekin itsasoko bizitza dagoen lekuak ezagutuko ditugu, arroketatik gora eta behera egiten eta 40 metroko rapel bat jaitsiko da, non flyscheko, itsalabaretako eta hondartzetako bistak paregabeak izango ditugu.

Dena egingo da irakasle baten argibideak jarraituz eta ibilbidean zehar inguruko, itsasoko biologiako eta itsasoko-espezieei buruzko briefingak emango dira. Maila guztietara egokitzen den aktibitate bat da.

  • Datak:
    • Irailak 16
  • Prezioa:
    • Ikasleak: 10 €
    • AZP/IIP: 15 €
  • Ordutegia: 11:00 (osoan 5 ordu)
  • Lekua: Armintza (Bizkaia)
  • Prezioan barne:
    • Material Teknikoa
    • Inguruko eta itsasoko biologiako briefinga
  • Beharrezko materiala:
    • Harkaitzetan ibiltzeko zapatilak, edo busti daitezkeenak
    • Urpekaritzako betaurrekoak
    • Busti daitekeen arropa edo neoprenoa
  • Informazioa eta erreserbak:
  • Izen-emateak: Kirol Zerbitzuko aplikazioa