II. Estatuko Biltzarra Emakumeak eta Kirola

Kartela
Bilbo, 2019ko otsailaren 25 eta 26

Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeak eta Kirola izeneko estatu mailako II Kongresua antolatu dutela. Bilbon izango da, 2019ko otsailaren 25ean eta 26an.

“Berdintasunerantz eskalatzen” lelopean, Bizkaiko hiriburuak 2017an Valentzian ospatutako lehen edizioari lekukoa hartu dio, kirolean protagonista diren emakumeei ahotsa emateko asmoz.

Hizlari ospetsuak eta Kirol eta Genero arloko adituak izango dira, baina, horretaz gain, emakume kirolari, entrenatzaile eta arbitro ugari bertaratuko dira eta bakoitzak bere esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango du. Era berean, horien guztien hausnarketa, beharrizan eta proposamenak jasotzeko dokumentu bateratu bat adostuko dute, berdintasunaren gailurrera heltzeko bidaia-orri gisa erabiltzeko asmoz.

Zu ere bertan izatea nahiko genuke, esperientzia guztien berri izateko.

Izena ematea doakoa da.

Oharra: Asistentzia krediturako balioko die EHUko ikasleei.

 

Krediturik nahi? PARTE HAR EZAZU “Estatuko Biltzarra. EMAKUMEAK ETA KIROLA” antolatzen otsailaren 25ean eta 26an

Hala nahi izanez gero, UPV/EHUko ikasleek “Estatuko Biltzarra. EMAKUMEAK ETA KIROLA” antolatzen esku hartu eta gehienez KREDITU 1 lor dezakete.

Beteta dago