EHUKirola #ZuenErronka

AUSAR ZAITEZ AURKEZTEN DIZKIZUGUN 10 ERRONKEKIN

#ZuenErronkak UPV/EHUko ikasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta irakasle eta ikertzaileak sustatu eta animatu nahi ditu dituzten abileziak eta trebetasun fisikoak parteka ditzaten unibertsitateko gainerako komunitatearekin.

Bizi ditugun garaiotan, sare sozialei esker jakin dugu hainbat pertsona gai direla beren buruari erronka dibertigarriak, aski zailak edo, besterik gabe, originalak jartzeko, entrenatzen edo kirola egiten jarraitzeko ilusioari bizirik eustearren.

IZENA EMATEA

Epea zabalik

2021eko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra

Nork eman dezake izena?

UPV/EHUko ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, irakasleek eta ikertzaileek.

Kostua

DOAN

Nola har dezaket parte?

1. urratsa: parte hartu nahi duzuenok nahi bezainbat erronkatan har dezakezue parte

2. urratsa: inprimakia bete behar da eta hor adieraziko dira datu pertsonalak, gainditutako erronkak eta gainditu direla egiaztatzen duten bideoetarako edo bestelako frogetarako estekak. Web estekak bi aukera hauetako batera bideratuko dira:

  • Parte hartzaileen sare sozialak, nora bideoak edo bestelako frogak igo dituzten #ZuenErronka traolarekin. Aukera hori erabiliko dute erronkak Instagramen publikoki erakustea erabakitzen duten pertsonek.

  • Kanpoko biltegiratze-baliabideak, hala nola OneDrive, DropBox, Google Drive, etab., gainditze-probak sare sozialetan ez erakustea erabakitzen duten pertsonentzat. EHUkirolak beste egiaztapen bat eskatu ahal izango du, zalantzarik izanez gero.

Gogoan izan atxikita zauden Campusean egin beharko duzula eskabidea.
Izena emateko formularioa 
OHARRA: KOMENIGARRIA DA FIREFOX EDO CHROME ERABILTZEA

10 ERRONKA HAUEK PROPOSATZEN DIZKIZUGU

1. Bizikletan ibilbide bat osatzea

  • Mendiko bizikletan 20 km baino gehiagoko ibilbidea, 400 metrotik gorako desnibelarekin.
  • Errepideko edo paseoko bizikletan, 40 km baino gehiagoko ibilbidea osatzea.

Egiaztatzeko modua
Aplikazio informatikoren baten bidez: GPS, wikiloc, strava, etab.

2. 5 km baino gehiagoko distantzia korritzea lasterka, 6:30 minutuz azpitik

Egiaztatzeko modua
Aplikazio informatikoren baten bidez: GPS, wikiloc, strava, etab.

3. Gutxienez 75 pilotakada ematea segidan erraketa edo pala batekin, zenbateraino iristen zara?

Bi pertsonaren artean edota banaka, aurrez aurreko horma baten kontra.

75 pilotakada eman behar dituzue jarraian, hurrengo kirol jarduera edo modalitateetako batean (nahi duzuena): padela, tenisa, mahai-tenisa, squasha, badmintona, pilotaleku kirolak…

75 pilotakadak baliozkoak izango badira, kirol modalitate bakoitzeko arauak errespetatuz eman beharko dituzue, baina, hori bai, edozein espaziotan egin ahal izango da. Aurrez aurreko pareta duten jarduerak diren kasuan (pilotalekuak edo squasheko kantxak), zeuok bakarrik jo ditzakezue pilotakadak, banaka.

Egiaztatzeko modua
Bideo bat bidali behar duzu 75 pilotakadak grabatuta dituena. Kamera azkarrean bidaliko da bideoa.

4. Aerobik, zumba, hip hop edo break danceko oinarri musikala duen koreografia edo jarduera fisiko bat aurkeztea, gutxienez minutu batekoa eta gehienez 2 minutukoa

Banaka edo taldean egin ahal izango da.

Egiaztatzeko modua
Bideo bat igorri behar duzu non grabatuta egongo den ariketa edo koreografia.

5. Saskibaloiko 5 hiruko sartzea 10 saiakeratatik

Egin saskibaloiko 10 jaurtiketa hirukoitzeko erronda bat eta gutxienez 5 saskiratu behar dituzu. Ez dute balio minibasketeko saskiratzeek. Hori bai, hirukoitzaren lerroa markatuta egon beharko da pistan erronka baliozkoa izango bada.

Jarduera banakakoa izango da, baina lagun diezazukete baloiak pasatzen jaurtiketa egin ostean.

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu 10 saiakeretatik lortutako bost saskiratzeekin. Bideoak ez du mozketarik eduki beharko. Kamera azkarrean bidaliko da bideoa.

6. Hankaz gora orekan egotea, besoetan bermatuta, horma baten kontra edo euskarririk gabe, eta gutxienez 2 kamiseta jantzi eta eranztea

Banaka.

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu non erronka osoa egin dela egiaztatuko den. Kamera azkarrean bidaliko da bideoa.

7. Press Bankako 10 altxaldi egitea ahal duzun pisu handienarekin

Banaka.

Adibide bat ikusi ahal izango duzue bankuko altxaldiak nola ongi egin jakiteko.

Nola egin erronka hau behar bezala

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu non erronka osoa egin dela egiaztatuko den eta zenbateko pisuarekin egin duzun adierazi behar diguzu.

8. Gutxienez minutu 1 esekita egotea alturan dagoen barra horizontal batetik, besoak flexioan eta burua barraren gainetik dela

Banaka. Berdin dio nola heltzen zaion. Esku batekin, bi eskurekin.

Ikusi eredua

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu non erronka osoa egin dela egiaztatuko den.

9. Gutxienez 30 ukitu egitea futboleko edo boleiboleko baloi batekin lurrera erori gabe. Zenbateraino iristen zara?

Har ezazu futboleko baloi bat eta egin itzazu 30 ukitu edo gehiago jarraian baloia lurrera erori gabe, edota 30 ukitu, txandaka, beste pertsona batekin. Horretarako, baloia oinarekin, buruarekin edo futboleko arauek ahalbidetzen duten gorputzeko beste edozein atalekin uki dezakezu.

Erronka hori gainditzeko, boleibol estiloan beste batekin edo batzuekin txandaka ukitzeko aukera ere ematen da (ez da sarerik behar tartean, baina pertsonen artean, gutxienez, 2 metroko distantzia bermatu behar da). Edozein baloi erabil daiteke.

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu non erronka osoa egin dela egiaztatuko den. Kamera azkarrean bidaliko da bideoa

10. ERRONKA irekia: sormena eta originaltasuna garatzeko gaitasuna

Garapen originaleko erronkak, banaka edo binaka, orientazio gisa:

  • Erronka kirol materialekin: joko-tresnak, bizikleta, soka, golfeko makila, malabarismo materialak (bolak, txinatar makilak, diaboloa, monozikloa…), etab.
  • Erronka kiroleko baloi edo pilotekin Nolako trebetasuna erakutsi dezakezu baloi edo pilota batekin?
  • Gorputz-erronka Zer egiteko zara gai zure gorputzarekin?
  • Sormenezko erronka Zer sortzeko gai zara?

Egiaztatzeko modua
Bideo bat aurkeztu behar duzu non erronka osoa egin dela egiaztatuko den.

Bidea eman zuen irudimenari.

KREDITUAK

0,5 ECTS balioko du 2 erronka onargarri aurkezten badituzu.

1 ECTS balioko du 4 erronka onargarri aurkezten badituzu.

Programa honetan gehienez lor daitezkeen kredituak 2 ECTS izango dira, baina nahi dituzun erronka guztiak bidal ditzakezu.

SARIAK

"Onargarri" irizten zaien parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria, beren Campusetik, kirol materialetan.

  • 2 erronka egiten badira; kamiseta bat.

  • 4 erronka edo gehiago aurkezten badituzte; kamiseta + xukadera.

  • 7 erronka baino gehiago egiten badituzu sari gehigarria jasoko duzu.

ARAUDIA (irakurtzea komeni da)