Baimena GHEEtik kanpoko atzerriko titulua izanik UPV/EHUn unibertsitate masterreko ikasketak egiteko

Baimena GHEEtik kanpoko atzerriko titulua izanik UPV/EHUn unibertsitate masterreko ikasketak egiteko

Unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18.2 artikuluak honako hau dio:

“… podrán acceder a un Máster Universitario del sistema universitario español personas en posesión de títulos procedentes de sistemas educativos que no formen parte del EEES, que equivalgan al título de Grado, sin necesidad de homologación del título, pero sí de comprobación por parte de la universidad del nivel de formación que implican, siempre y cuando en el país donde se haya expedido dicho título permita acceder a estudios de nivel de postgrado universitario. En ningún caso el acceso por esta vía implicará la homologación del título previo del que disponía la persona interesada ni su reconocimiento a otros efectos que el de realizar los estudios de Máster”.

Beraz, UPV/EHUn masterreko ikasketak egin ahal izateko Europako Unibertsitate Eremutik kanpo lortua izanik homologatu gabeko titulua batekin, eskaria web gunearen bidez egin behar da.

Honako agiriok erantsi behar dira nahitaez:

  • Eskaera orria
  • NAN / AIZ / Pasaportea:
  • Espediente akademikoa, honakoak adierazita: egindako irakasgaiak, lortutako nota eta iraupena kreditutan/ordutan (titulua ingelesa ez den atzerriko hizkuntza batean emanda badago, zinpeko itzulpena gaztelaniara, euskarara edo ingelesera itzulita aurkeztu beharko da).
  • Legeztatutako/apostillatutako titulua (titulua ingelesa ez den atzerriko hizkuntza batean emanda badago, zinpeko itzulpena gaztelaniara, euskarara edo ingelesera itzulita aurkeztu beharko da).
  • Aurkeztutako tituluak titulu hori eman den herrialdean unibertsitateko graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela egiaztatzen duen agiria.

UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak eskaria aztertu eta txostena egingo du.Txostena aldekoa bada, ziurtagiri bat egingo du eskari egileari baimena emanez unibertsitateko master ikasketak egiteko eskari orrian adierazitako jakintza arlo batean edo batzuetan.

Baimen hori, edo baimena oraindik eskura ez bada eskariaren gordekina, nahitaez aurkeztu beharko da unibertsitateko master ikasketetan izena emateko.

Harremanetarako: masteresoficiales@ehu.eus