Prácticas_másteres

Praktikak

Unibertsitate masterrek prestakuntzako praktikak eskaintzen dituzte enpresa eta erakundeetan, UPV/EHUk erakunde horiekin egiten dituen lankidetza hitzarmenen bidez arautzen direnak. Praktika horiek curriculumekoak zein curriculumetik kanpokoak izan daitezke. Curriculumeko praktikak ikasketa planean agertzen dira eta, hortaz, nahitaezkoak dira. Praktika mota hau irakasgaitzat hartzen da. Curriculumetik kanpoko praktikak borondatezkoak dira eta ordutan zenbatzen dira.

Master amaierako lana (MAL) ere enpresa edo erakunde batean egin daiteke eta, modu horretara, erakundearen benetako proiektu edo ideiekin lan egin.

Praktikak (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak) ordainduak izan daitezke ala ordaindu gabeak.

Praktikak zein MALa erakunde batean egingo duten pertsona guztiek EHU Ikasle Asegurua izango dute, istripuak eta osasun arreta bere gain hartzen dituena estatu osoan UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztientzat. Praktikak edo MALa atzerrian egingo dutenek, berriz, IBILI poliza izenpetu beharko dute, edo gutxienez horren estaldura bera duen poliza bat.

Praktikei buruzko baldintza zehatzak master bakoitzaren webgunean daude ikusgai.