TFG-Alumnado-Enfermeria-Donostia

Erizaintzako graduko ikasleak (Donostia). 2023/2024 Gradu amaierako lana

UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 

Data garrantzitsuak

Matrikula

Noiz?

GrALen matrikula automatrikulan egiten da, gainerako irakasgaiekin batera, eta gradua amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta eduki behar dira.

Nola?

Ikaslea «Gradu Amaierako Lana» (GrAL) irakasgai generikoan matrikulatuko da GAUR aplikazioaren bidez: Matrikulak – zenbait matrikula – GRAL/MAL matrikula.

GRALen esleipena

GrALaren gaia eta tutorea adosteko borondatezko akordioa

Ikastegiko irakasleren batekin GrAL egiteko zuzendaritza eta gaia adostu dituenak GAURren inskribatu beharko du. Tutoreak onartu behar du GAURren. Lana GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte.

Noiz?

GrAL matrikulatzen denetik 2023ko irailaren 11 arte.

Nola?

GAUR bidez, "Karrera amaierako proiektuak eta Gradu Amaierako Lanak"

Zein arazo zor daiteke?

Baliteke ikasleek GrAL inskribatu duela pentsatzea, baina tutoreak haren berririk ez jasotzea. Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.

Adostutako GrAL-ri buruzko laguntza

ADI: Borondatezko akordioa dagoen GrALetan ondorengo alderdiak izan behar dira kontutan:                                                                                                                                    
Izenburua: Ez idatzi izenburua letra larriz, esaldi eran baizik (adibidez: Nahitaezko gantz-azidoen eragina obesitatean). 
Hizkuntza: Izenburua, lanaren mamia eta defentsa hizkuntza berean egin behar dira. Izenburua hautatutako hizkuntzan egin behar da eta bera izan behar du GAURren agertzen diren hiru laukitxoetan (gaztelania, euskara, ingelesa/beste batzuk).         
Iraileko deialdia aurreratzea: Lana adostuta edukita ere, inskribatu ezin baduzu, iraileko deialdia aurreratzeko zain zaudelako, ohiko epean bidali behar dituzu honako datu hauek mikel.lersundi@ehu.eus helbidera: NANa, izen- abizenak, GrAL-ren izenburua, zuzendaria, lanaren helburuak, egin beharreko lanak.   
Borondatezko akordioan ezarritako epean erregistroa egin ezean, eskaera ez da kontuan hartuko.

Fakultatearen GrAL-ren eskaintza

Aurreko puntuan sartuta ez dagoenak ikastegiak eskaintzen dituen gaietako bat aukeratu beharko du.

Noiz?

2022ko urriaren 2tik 6ra arte.

Nola?

GAURren hautatuko dira, gaien artean lehentasuna adieraziz. Kalifikazioen bidez esleituko dira eta mezu elektroniko bat jasoko dute lan bat esleitzen zaienean. 

Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

GrALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

GrALaren egitea

Nola?

Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAURren inskribatuko da. GrAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea

GRALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.

Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak 

Defentsa eskatu GAUR aplikazioan

Noiz?

  • 2024ko urtarrilaren 8ra arte, epealdi berezirako.
  • 2024ko apirilaren 26tik 29ra arte, lehenengo deialdirako.
  • 2024ko ekainaren 17ra arte, bigarren deialdirako.

Nola?

GAURren, "karrerako amaierako proiektuak"- "Gradu Amaierako Lanak"- "Esleipenak" aukeratuta.

Ez da baimenik ematen lehendik ezarrita zegoen hizkuntza aldatzeko. Izenburuan aldaketa txikiren bat egin behar bada (inoiz ezin izango da funtsezkoa izan), une honetan egin behar da.

ADI: ez idatzi izenburua osorik letra larriz edo xehez.

Lana ADDIra igotzea

GRAL pdf formatuan igo behar da, eta lehenengo orria azala izango da, ikastegiaren ereduari jarraiki. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.

Bereizita jasoko dira honako  dokumentu hauek, behar bezala sinatuta:

ADI: "Fitxategia igo eta beste bat gehitu" klikatu behar da, "hurrengo fitxategiari" ematen badiogu, ez digu ezer gehiago eransten utziko (Ikusi ADDI eskuliburua).

Noiz?

  • 2024ko urtarrilaren 10 arte, epealdi berezirako.
  • 2024ko maiatzaren 2tik 3ra, lehenengo deialdirako.
  • 2024ko ekainaren 19ra arte, bigarren deialdirako.

Nola?

Defentsa ekitaldia

Epaimahaia GRALeko tutoreari dagokion zentroan deituko da. Defentsaren iraupena 10 minututakoa izango da, eta 5 minutu inguruko eztabaida izango da epaimahai ebaluatzailearekin.

Noiz?

  • Epealdi berezirako: 2024ko Urtarrilaren 17a.
  • Lehengo deialdirako: 2024ko maiatzaren 20ko astea.
  • Bigarren deialdirako: 2024ko uztailaren 1 eta 2a.

Nola?

Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.

Arautegiak

Laguntzarako dokumentuak

GrALeko ikasleen prestakuntza

GrAL-ri buruzko informazio saioa 2023ko irailaren 28an egingo da.

GrALak eta iraunkortasuna

GrAL egin dezakezu mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.

GrAL-k egiteko bekak, laguntzak eta sariak

Atal honetan argitaratuko da GrAL egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia. Baliteke guk ezgutzarik ez dugun beste laguntza batzuk egotea.

 

 

 

ADDI publikoa (Ikusi aurreko urteetako GrAL-k)

Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GrAL-k.

ADDIrako sarbidez

Harremanetarako

Mikel Lersundi
GrALaren arduraduna