TFG-Profesorado-Enfermeria-Donostia

Erizaintzako graduko irakasleak (Donostia). Gradu Amaierako Lana 2023/2024

UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 

Data garrantzitsuak

GrAL-ren esleipena

GrAL-ren gaiari buruzko borondatezko akordioa

Ikasleekin zuzenean adosto daiteke gai jakin baten inguruko GrAL egiteko tutoretza lana.

Noiz?

2023ko irailaren 11 baino lehen.

Nola?

Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean eta GAURren onartu beharko dute proposamena.

Ikasleak GAURren lana inskribatu ondoren irakasleak email bat jasoko du aplikazio berean proposamena onartzeko. Akordioa behar bezala jasota gera dadin ezinbestekoa da lanaren proposamena onartzea.

Lana GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte.

Zein arazo zor daiteke?

Baliteke ikasleek GrAL bidali duela pentsatzea, baina tutoreak haren berririk ez jasotzea. Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.

Laguntza: GAUR eskuliburua (1.1 puntua)

Fakultatearen GrAL-ren eskaintza

Ikastegiko irakaske guztiek beren sailekin lankidetzan jardun beharko dute Gradu Amaierako Lanen urteko eskaintza egiteko. Ikasleek ikastegian eskainitako gaien artean aukeratuko dute eta bakoitzari bere espedientearen arabera esleituko zaio lana.

Noiz?

2023ko irailaren 11tik 22ra arte.

Nola?

Eskaintza GAUR bidez egingo da, horretarako ezarritako epean (Sailaren bidez jakinaraziko da). Irakasleek mezu elektroniko bana jasoko dute esleitutako ikasle bakoitzeko.

Laguntza: Irakasleek GrAL-ren eskaintza grabatzeko

Tutorekideak sartzea

Lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du tutorekidea. Tutorekidea, GrAL-ren azalean aipatu beharko da tutorearen datuekin batera.

Noiz?

Sailak GrAL-ren proposamena egiten duenean, edo lana onartzen denean, borondatezko akordioa bada.

Nola?

Bi egoera gerta daitezke:

  • UPV/EHUko irakasle den tutorekidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURren grabatuko du.
  • UPV/EHUkoa ez den tutorekidea: Lanaren zuzendariak beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen duen kasuan bakarrik hartuko da kontuan. Kasu horretan, ezin da GAURren gratu; hortaz, eskabidea izapidetzeko mezu bat bidaliko zaio GrLAren dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauekin batera:

 UPV/EHUkoa EZ DEN TUTOREKIDEAREN DATUAK BIDALTZEA:

  • NANa
  • Izen-abizenak
  • Lantokia
  • Kargua
  • Zein den tutorekidea sartzeko arrazoia

Hitzarmenen eskaera:

Lana, neurri batean behintzat, UPV/EHUkoa ez den instalazioren batean egingo bada, honako datu hauek aurkeztu behar dira hitzarmena egiteko:

  • Enpresa edo erakundearen IFK
  • Izen soziala (enpresaren izen osoa)
  • Izaera (publikoa edo pribatua)
  • Jardueraren sektorea (irakaskuntza, osasuna, I+G, zerbitzuak etab.)
  • Posta helbidea
  • Hitzarmena sinatzen duen pertsonaren izena (enpresa edo erakundeko arduraduna)
  • Sinatzailearen kargua
  • Enpresa edo erakundeko harremanetarako pertsona
  • Harremanetarako telefonoa
  • Harremanetarako helbide telefonikoa

Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

GrAL egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

GrAL egitea

Nola?

Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAURren inskribatuko da. GrAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Oharra: UPV/EHUtik kanpoko baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, lan akademikoak etab.) eskuratzeko, liburutegiko katalogoan sartu behar da.

Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAURrera igotzea

Noiz?

Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, eguna baino lehen ekintza batzuk egiteko eskatuz.

  • 2024ko apirilaren 30era arte, lehenengo deialdirako
  • 2024ko ekainaren 18ra arte, bigarren deialdirako

Nola?

Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURren baliozkotu beharko dute, txosten ofiziala bete eta GAURrera igo PDF formatuan.

Epaimahaiak

Nola?

Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:

  • ADDIko mezu elektroniko bat, GrALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
  • GAURretik bidalitako mezu elektroniko bat, GrAL-ren tutoretzaren txostena erantsita duena.
  • Kalifikazioak GAUR bidez jartzen dira, Graduko gainerako irakasgaiak bezala.
  • Kalifikazio koadernoa

Arautegiak

Errubrikak

Errebisio bibliografikoa:

Osasunerako hezkuntza:

GrLAk eta jasangarritasuna

GrAL egitean ere,  mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagun dezakezu, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duen ideia, eta gure egingo duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.

GrLAk egiteko bekak, laguntzak eta sariak

Atal honetan argitaratuko da GrAL egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia. Baliteke guk ezgutzarik ez dugun beste laguntza batzuk egotea.

GrAL-k eta MAL-k kanpoko eragileekin elkarlanean egiten ari den ikasleentzako laguntzen programa.

Janssen Gelaren Sariak, Farmakologiako Janssen Gelaren jardun eramuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lan onenak saritzeko.

ADDI publikoa (Ikusi aurreko ikasturteetako GrAL-k)

Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GrAL-k.

ADDI sarbidea

Harremanetarako

Mikel Lersundi
GrAL-ren arduraduna