TFG-Alumnado-Fisioterapia

Fisioterapia graduko ikasleak. 2022/2023 Gradu amaierako lana

1. UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 

2. Data garrantzitsuak

3. Matrikula

Noiz?

GRALen matrikula automatrikulan egiten da, gainerako irakasgaiekin batera, eta gradua amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta eduki behar dira.

Nola?

Ikaslea «Gradu Amaierako Lana» (GRAL) irakasgai generikoan matrikulatuko da GAUR aplikazioaren bidez: Matrikulak – zenbait matrikula – GRAL/MAL matrikula.

4. GRALen esleipena

GRALeko gaia eta tutorea adosteko borondatezko akordioa

Ikastegiko irakasleren batekin GRAL egiteko zuzendaritza eta gaia adostu dituenak GAUR-en inskribatu beharko du.

Noiz?

GRAL matrikulatzen denetik eta 2022ko irailaren 12a baino lehen.

Nola?

GAUR bidez, Karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak.

ADI: ez idatzi izenburua osorik letra larriz edo xehez.

Fakultatearen GRALen eskaintza

Aurreko puntuan sartuta ez dagoenak ikastegiak eskaintzen dituen gaietako bat aukeratu beharko du.

Noiz?

2022ko urriaren 17tik 21ra arte.

Nola?

GAUR-en hautatuko dira, gaien artean lehentasuna adieraziz. Kalifikazioen bidez esleituko dira, eta mezu elektroniko bat jasoko dute lan bat esleitzen zaienean.

5. Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

GRALaren egitea

Nola?

Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Oharra: UPV/EHUtik kanpoko baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, lan akademikoak, etab.) eskuratzeko, liburutegiko katalogoan sartu behar da.

6. Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea

GRALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.

Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak 

Defentsa eskatu GAUR aplikazioan

Noiz?

  • 2023ko maiatzaren 2tik 4ra arte, lehenengo deialdirako.
  • 2023ko ekainaren 7tik 9ra arte, bigarren deialdirako.

Nola?

GAUR-en, karrera amaierako proiektuak – Gradu amaierako lanak – Esleipenaetan, deialdi bakoitzerako ezarritako epean klikatzen:

  • MAYO:lehen deialdira bazoaz
  • JUNIO bigarren deialdira bazoaz (eta bidali mezu elektroniko bat tecnica.gestion.fme@ehu.eus helbidera, epaimahaiak izendatzerakoan kontuan har dezaten).

Ez da baimenik ematen lehendik ezarrita zegoen hizkuntza aldatzeko. Tituluaren aldaketa txikiren bat egin behar bada (inoiz ezin izango da funtsezkoa izan), une honetan egin beharko da.

ADI: ez idatzi izenburua osorik letra larriz edo xehez.

Lana ADDIra igotzea

GRAL pdf formatuan igo behar da, eta lehenengo orria azala izango da, ikastegiaren ereduari jarraiki. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.

Bereizita jasoko dira honako bi dokumentu hauek, behar bezala sinatuta (Adi, “fitxategia igo eta beste bat gehitu” klikatu behar da, “hurrengo fitxategiari” ematen badiogu, ez digu ezer gehiago eransten utziko (ikus ADDI eskuliburua)):

Noiz?

  • 2023ko maiatzaren 2tik 4ra arte, lehenengo deialdirako.
  • 2023ko ekainaren 7tik 9ra arte, bigarren deialdirako.

Nola?

Defentsa ekitaldia

Epaimahaia GRALeko tutoreari dagokion irakaskuntza gunean deituko da. Ondorio horietarako, Leioa irakaskuntza gunetzat jotzen da. Defentsaren iraupena 10 minututakoa izango da, eta 5 minutu inguruko eztabaida izango da epaimahai ebaluatzailearekin.

Noiz?

  • 2023ko ekainaren 8 eta 9a, lehenengo deialdirako.
  • 2023ko uztailaren 3an, bigarren deialdirako.

Nola?

Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.

7. Arautegiak

8. Laguntzarako dokumentuak

9. Inprimakiak

10. GRALeko ikasleen prestakuntza

11. Harremanetarako

Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria