Eduki publikatzailea

GrAL/MAL Unibertsitateko Berrikuntza Iraunkorreko Sariak

Bistaratu zure Gradu edo Masterra Amaierako Lana eta irabazi 1.000 €

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/09

Ekimen honen helburua, Vocento eta U4IMPACT erakundeen eskutik, unibertsitateko ikerketa-ildoak ikusaraztea eta saritzea da, unibertsitatearen eta mundu profesionalaren arteko lotura sustatuz.

5 kategoria nagusi ditu:

  • Teknologia berriak
  • Iraunkortasuna
  • Osasuna
  • Gizarte Berrikuntza
  • Emakumea Steam


GrAL/MAL berritzaileenek diru-sariak (5.000 € guztira eta 1.000 € irabazle bakoitzarentzat), aintzatespen publikoa eta beren proiektuen ikusgarritasuna eskuratu ahal izango dituzte lanbide-ingurunean.

Gainera, Unibertsitateko Berrikuntza Iraunkorraren Katalogoa argitaratuko da, finalistak diren 100 lanekin.

Zein ikasle aurkez daitezke?

  • Beren GrAL/MAL 2020tik amaitu duten ikasleak.
  • Tutorearen baimenarekin GrAl/MAL egiten ari diren ikasleak.

Deialdia maiatzaren 31ra arte dago zabalik.

Bisitatu webgunea beharrezko informazio guztia eskuratzeko eta nola parte hartu jakiteko:
https://innovacionsostenibleuniversitaria.org

Aurkeztu zure TFG/M proiektua!

5 kategoria erabilgarri eta 1.000 € kategoria bakoitzeko jokoan!