Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen

Erakusketa ibiltaria

Irudia

Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai.

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak.

Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da.

Halaber, pantaila batean Beltzean Mintzo dokumentalaren zati bat eta hizkuntza-lankidetzarekin lotutako irudi sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.

Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.

Liburuxka

Egutegia

Irudia

Albisteak eta Ekitaldiak

"Lengua y Gubernamentalidad Neoliberal" mintegiak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/25

Irudia

MIRCo (UAM) eta UCL Institute of Education-eko UCL Center of Applied Linguistics-ek  neoliberalismoaren, boterearen eta hizkuntzaren baldintza aldakorren inguruko mintegi batzuk antolatu dituzte.

Mintegi horien bitartez Language and Neoliberal Governmentality (Routledge, Language, Society and Political Economy, 2019) liburuan lantzen hasi ziren gaiei jarraipena emango zaie.
   
Saio bakoitzean liburuaren eraketan parte hartu zuten egileak hizkuntzaren, ekonomia politikoaren eta boterearen alorreko nazioarteko ikerlariekin arituko dira.

Honakoa izango da ordutegia:

  • Martxoak 24, 16:00-18:00 CET: "Kapitalismoa eta neoliberalismoa" Monica Heller, Miyako Inoue, Luisa Martín Rojo, John O'Regan eta Laura Villa.
  • Apirilak 28, 14:00-16:00 CEST: "Hizkuntza eta seguratsuna"  Luisa Martín Rojo, Miguel Pérez Milans, Joan Pujolar, Ben Rampton eta  Lionel Wee.
  • Maiatzak 26, 14:00-16:00 CEST: "Hizkuntza jendartean" David Block, Eva Codó, Alfonso Del Percio, Joseph Park eta Bonnie Urciuoli.

   
 Izen-ematea: https://bit.ly/3HXwLYq#inbox/_blank.
 

Laguntzaileak

Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department   Elorrioko Udala