Albisteak eta Ekitaldiak
2019ko UNESCO "Informaziorako eta Hezkuntzako Komunikaziorako Teknologien erabilerarako Kind Hamad Bin Isa Al-Khalifa" Saria
Lehenengo argitaratze data: 2019/07/15
Bahrain erresumak finantziatutako 2019ko UNESCO "Informaziorako eta Hezkuntzako Komunikaziorako Teknologien erabilerarako Kind Hamad Bin Isa Al-Khalifa" Sarirako deialdia irekita dago.
Edizio honen gaia honakoa da: "Inteligentzia Artifizialaren erabilera hezkuntzaren berrikuntzan, irakaskuntzan eta ikaskuntzan. Gai honekin irakasleak gaitu nahi dira kudeaketa eta irakaskuntzaren eskaintza hobetuz. Halaber, helburu da inteligentzia artifizialaren erabilerak ez handitzea hezkuntzan dagoen "zulo digitala" eta edonork onura har dezala garapen teknologikoetatik."
Saria 25.000 dolarrekoa da irabazle bakoitzarentzat (bi irabazle egongo dira, gizabanakoak edo erakundeak). Deialdian parte hartzeko, ingelesez edo frantsesez aurkeztu beharko dituzte UNESCOko partaide edo GKEak direnak. Informazio gehiago atxikitutako artxibotan.
17+1 GIH bidea egiten
17+1 Helburua: Hizkuntza eta kultura aniztasunaren bermea. 2030 Agenda GIH-ak (PDF)
UPV/EHUko MHO UNESCO Katedra eta Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritze prozesua (PDF)
17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO (2030 Agendaren erakusketa)
- Elorrio
- Leioa
- Berriz
17+1 HELBURUA agertu da:
- Argian
- TAU Fundazioko koadernoan (haien web orria hemen)