

Garabideko Aditu ikastaroa online!
Lehenengo argitaratze data: 2020/11/30
Gaur egungo pandemiaren eraginagatik, Garabideko Aditu ikastaroa bertan behera geratuko zela zirudien, baina garabidetarrek ikataroa onlineko modalitatera pasatzea lortu dute.
Egoera honek gauza asko aldatu dituen arren, eta ikastaroko hainbat gauza moldatu behar izan diren arren, ikastaroa online egiteak beste aukera batzuk eskaintzen ditu. Horri buruz hitz egiten du Maddi Iñarrak Garabideko albiste honetan.