Albisteak eta Ekitaldiak

null

NBE 2030 Agenda. “17+1 Helburu gure mundua eraldatzeko” erakusketa Leioan

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/05

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta UPV/EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa interesgarri bat eskaintzen dute.

Erakusketa Leioako Ondiztorren (Independentzia kalea, 21) azaroaren 5 eta 16 bitartean egongo da, ikastetxe eta interesa eduki lezakeen pertsona ororentzako bisita gidatuak hiru hizkuntzatan eskainita (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), astelehenetik ostiralera, ondoren aipatzen diren ordutegietan:

• 09:00etatik 12:00etara
• De 18:00etatik 20:00etara

Ekitaldiaren helburua Leioako herriari eta bereziki ikasleei Nazio Batuen 2030 Agendako 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutaraztea da; horiei UPV/EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak bat gehitu du (+1), hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea, alegia.

Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren erakusteko 17 + 1 ilustrazio aurkeztuko dira, bakoitza helburu batekin lotuta. Lehenengo 17 ilustrazioak Euskal Herriko UNESCO Etxea-ren mailegua dira; berariaz egindako lehiaketa baten bidez sortu ziren. Hamazortzigarrena Donostiako Easo Politeknikoak Usandizaga BHI-ko ikasleen arteko lehiaketa batean aukeratu zen.

Bisita gidatu guztiz aholkagarria, ikastetxeentzat ez ezik, familientzat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero 94 607 25 76 telefonora deitu.

Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department  Agencia Española de Cooperación Internacional para el DesarrolloBerrizko Udala Elorrioko Udala

17+1 GIH bidea egiten

17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO (2030 Agendaren erakusketa)

17+1 Helburua: Hizkuntza eta kultura aniztasunaren bermea. 2030 Agenda GIH-ak (PDF)

Ikus ezazu gure bideoa:

Euskararen Etxean

- Elorrio

- Leioa

- Berriz

18. helburua (hizkuntza eta kultura aniztasuna) aintzat hartuta:

EASO Politeknikoa (Donostia) (EASO Politeknikoaren ekarpena Argian)

- UPV/EHUko 2030 Agenda

- TAU Fundazioa (haien web orria hemen)

- Hizkelan V jardunaldian

 

17+1 logoa erabiltzeko eskubidea duzue. Baina eskertuko genuke honen erabileraren berri emango bazenigute unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus helbidera idatziz, horrela zuen erakundea edo hezkuntza zentroa ekimen honen barruan sartuko genuke.