Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntzen Europako Eguna 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/28

(Beste leiho bat zabalduko du)
hizkuntzen europako eguna 2015

Urtero bezala, pasa den astean, irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Eguna ospatu zen. Europako Kontseiluak bultzatuta, egun hau 2001ean hasi zen ospatzen. Helburua, Kontseiluko 47 estatu kideetan eta bertako 800 milioiko biztanleriaren artean eleaniztasuna bultzatzea da. Europako Kontseiluaren arabera, hizkuntza aniztasuna ezinbesteko baliabidea da kulturen arteko ulermena hobetzeko, eta ulermen hori Europa bezalako kontinente anitz batean funtsezkoa da.

Ospakizun egun horretan ekimen asko burutu dira estatu kideetan: umeentzako eta nagusientzako jarduerak, telebista eta irrati saioak, hizkuntza eskolak, mintzaldiak, etab. (Begiratu jarduerak).

Gure partetik, ekimen bat nahi izan dugu agerian jarri, hau bezalako eguna ospatzeak hizkuntza gutxituen garrantzia azpimarratzeko baliagarri izan daitekeelako. Irailaren 21etik 26ra, frisiar agintariek Google Translate-ekin lotuta dagoen jarduera bat antolatu dute. Ideia, frisieraz alfabetatuta dauden pertsona kopuru handiena batzea zen, ingelesetik frisierara ahalik eta esaldi gehien itzultzeko, horrela, Google Translate-en frisiera erabiltzeko moduan izan daiten.

Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department  Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo Elorrioko Udala