Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2024

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/21

Irudia

Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak egitarau berezia prestatu du 2024ko eguna ospatzeko, eta, zehazki, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals erakundearen eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren artean sortutako animazioen aurkezpena egingo dugu.

Animazioak dagoeneko dituzue eskuragarri! Informazio guztia hemen.

Aurkezpena otsailaren 21ean izango da, 12:30-13:30 bitartean Arabako Campuseko pabiloian.

  • 12:30-12:40. Hizkuntza eta kultura aniztasuna. Amaia Izkue (Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra)
  • 12:40-12:50. Eguzkilorea (proeikzioa).
  • 12:50-13:00. TV3 eta UPV/EHUko MHO Unesco Katedraren arteko lankidetzea. Ines García-Azkoaga (UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra) eta Manuel Barrios Lucena (Una mà de Contes programako zuzendatia).
  • 13:00-13:10. El nen salmó (proiekzioa).
  • 13:10-13:20. Hizkuntza gutxituetara bikoiztea hiztun gazteekin Amaia Izkue (Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra)
  • 13:20-13:30 Eguzkilorea beste hizkuntza gutxitu batzuetan (proiekzioa).

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook