Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 Helburuak)

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/10

Irudia

Berriki Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) aurkeztu dute. UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, 2030 Agendako helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona.

Proposamen ederra da garapen jasangarrirako helburuak lantzeko, izan ere, haur eta gazteekin irakurtzeko liburuak proposatu dizkigute helburu bakoitzeko.

Gida honetan bere egin dute MHOUKen proposamena eta 17+1 helburua jaso dute, kultur eta hizkuntza aniztasuna gordetzearen garrantziaz diharduena. Hain zuzen ere, azken helburu hori jorratzeko proposatu dituzten hiru irakurketen artean bigarrena Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen liburuxka izan da, Garabiderekin batera argitaratu genuena. Gidak deskargatzeko estekak azpian daude.

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak)

https://addi.ehu.es/handle/10810/54613

Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak):

http://hdl.handle.net/10810/59608

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook