Albisteak eta Ekitaldiak

Liburu berria: Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxiagotuak eta garapen iraunkorra

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/21

Katedrako koordinatzaile ohia den Itziar Idiazabalek eta katedrako teknikari ohia den Manel Perez Caurelek, liburu bat editatu dute UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren izenean. 

Liburua "Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxiagotuak eta garapen iraunkorra" da eta Idiazabalek berak idatzitako sarreraz gain, 12 kapitulu ditu. Dohainik deskargatu daiteke esteka honetan: labur.eus/IdiazabalPerezCaurel

Lehenengo 6 kapituluak hizkuntza aniztasunari eta garapen iraunkorrari buruzkoak dira eta beste 6ak hizkuntza egoera zehatzei buruzko ikerketak dira. Liburua osatzeko gai horietan adituak diren hainbat ikerlarik parte hartu dute:

1.kapituluaren egilea: Suzanne Romaine, University of Oxfordeko irakaslea

2.kapituluaren egileak: Christopher Moseley, World Atlas of Languages berriko editore batzordeko kidea,  eta Kristen Tcherneshoff, Wikitongues komunitateko zuzendaria.

3.kapituluaren egilea: H. Ekkehard Wolff, Universität Leipzigeko irakasle emeritua. 

4.kapituluaren egilea: Alicia Fuentes-Calle, University of Yorkeko ikertzaile elkartua.

5.kapituluaren egilea: Carol Benson, Columbia Universityko irakasle elkartua.

6.kapituluaren egilea: M. Carme Junyent, Universitat de Barcelonako irakaslea.

7.kapituluaren egileak: Etienne Sadembouo eta Gabriel D. DjomeniUniversité de Yaoundé 1eko irakasleak. 

8.kapituluaren egilea: José Antonio Flores Farfán, CIESASeko ikertzailea.

9.kapituluaren egilea: Inge Sichra, Universidad Mayor de San Simóneko irakaslea.

10.kapituluaren egileak: Yamina El Kirat El Allame eta Yassine BoussaguiUniversité Mohammed V de Rabatekoak.  

11.kapituluaren egilea: Irène RabenoroUniversité d' Antananarivoko irakaslea.

12.kapituluaren egilea: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikako sailburuordea 8 urtez.

 

Liburuaren lehenengo aurkezpen ofiziala urriaren 21ean izan zen "Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak" jardunaldian. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen

Beste aurkezpen ofizial bat egingo dute Itziar Idiazabalek eta Patxi Bazterrikak. Horren berri emango dugu laster.


Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department  Agencia Española de Cooperación Internacional para el DesarrolloBerrizko Udala Elorrioko Udala