Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza gutxituen biziberritzeari buruzko mintegia Andoainen Kanadako kide indigenekin

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/31

Irudia

Soziolinguistika Klusterreko hainbat kidek mintegia egin zuten Kanadatik etorritako 40 ikerlari eta doktoregairekin. Urtarrilaren 19an, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin zen hizkuntza-gutxituen biziberritzeari buruzko goiz osoko mintegia. Saioaren antolatzaileak Lorna Williams (University of Victoria) eta Paula Laita (Soziolinguistika Klusterra) ikerlari doktoreak izan ziren. Parte hartzaileak partekatze-zirkuluan (sharing circle) bildu ziren. Hezkuntza indigenan oinarritutako metodologia baliatu zen, hainbat erritu eta praktika berezirekin kideen artean ezagutzak, esperientziak eta iritziak trukatzeko.

Lorna Williams doktorea Hezkuntza Indigena eta Linguistikoko irakasle emeritua da Victoriako Unibertsitatean eta Kanadako Hezkuntza eta Hizkuntza Ikerketako batzorde-burua da. Indigenen hizkuntzak suspertzeko programak garatu zituen, irakaskuntza eta ikaskuntza praktika tradizionalak erabiliz. Bere ikastaroak ere iraultzaileak izan ziren pedagogia indigena, buruzagi espiritualak eta ezagutzaz arduratzen zirenak sartzeagatik. Kanadan hizkuntzak berreskuratzeko eta biziberritzeko prozesua indartzen ekarpen handia egin du.

Bere hitzetan: "Today we made such profound connections between people. We heard the stories of the Basque language and people, their resolve and commitment to their language and world, we learned of the European and world context of the language and we learned of the connections to Canada in the work to revitalize and to keep the language strong. It is important to share these stories of strength in communities of kindness".

Iturria: https://soziolinguistika.eus/eu/2023/01/23/hizkuntza-gutxituen-biziberritzeari-buruzko-mintegia-kanadako-doktoregai-eta-ikerlariekin/

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook