Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen liburuxka Nasa-Yuwez atera da

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/09

Irudia

Egileak

Ana Rosa Llaupi / Sergio Marinao (Maputxe Herria)
Francisca Sanchez Romero / Felix Taruire Carpio (Guarani Herria)
Tuĩ Huni Kuĩ (Huni Kuĩ Herria)
Sisa Tarini / Ximena Flores (Kichwa Herria)
Cristina Escué / Huber Castro (Nasa Herria)
Iris Esmeralda Ac (Q’eqchi’ Herria)
Salomé Huinac (K’iche’ Herria)
Carmelina Lix / Miguel Ángel Oxlaj Cúmez (Kaqchikel Herria)
Daniela Esther Cano / Marcos Pech (Mayata’an Herria)
Micaela Garrido Bonilla / Lizbeth Sánchez (Nawat Herria)
Andoni Barreña / Julen Larrañaga / Mikel Mendizabal (Euskal Herria)

Itzulpena eta hizkuntza zuzenketa: Andoni Barreña / Saddy D. Cometa / Itziar Idiazabal / Carlos Ruda
Edizioa: Andoni Barreña / Saddy D. Cometa/ Mikel Mendizabal / Aldemar Quiguanas
Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa
Lege Gordailua: D 01147-2020

Liburua eskuratzeko bi modu dituzu. Paperezko bertsioa nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus). Prezioa: 5€. Diru hori Garabide Elkarteak hizkuntza biziberritzeko prozesuetan materialak argitaratzeko erabiliko du.

Bertsio digitala Garabide Elkartearen webgunean deskarga daiteke: https://www.garabide.eus/fitxategiak/dokumentuak/doks/liburua-nas.pdf

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook