Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza Indigenen 2022-2032 Nazioarteko Hamarkada aurkeztu da

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/09

Irudia

2022ko abenduaren 13an aurkeztu zen Hizkuntza Indigenen 2022-2032 Nazioarteko Hamarkada, UNESCOren Parisko egoitzan antolatutako ekitaldian. Bertara hurbildu ziren 700 lagunez gain, mundu osoko 2300 lagun inguruk jarraitu zuten ekitaldia online.

Zer da Hizkuntza Indigenen 2022-2032 Nazioarteko Hamarkada?

Ekitaldian parte-hartzaileek plataforma bat izan zuten bizipenak, praktika onak eta mundu mailako hizkuntza-eskubideei eta herri indigenen auziei buruzko konpromisoak elkarbanatzeko. Era berean, lur emankorra izan zen hamarkadan interesa duten alderdi guztien artean epe luzeko harremanak eta konfiantza sortu ahal izateko, tartean Herri Indigenen Erakundeek, NBEko entitate ezberdinek eta arlo pribatuko zenbait sektorek.

Ekitaldia osorik ikus daiteke webgune honetan.

Izen-emateak. Zuen taldeak edo zuk zeuk ere hamarkada sustatzeko entitate parte hartzaile moduan edo norbanako moduan izena emateko jo webgune honetara: https://idil.anmo.ovh/registration/

Informazioa. Hamarkadari buruzko informazio eguneratu guztia ekimenaren webgunean: www.idil2022-2032.org

Kontaktua: UNESCO’s International Decade of Indigenous Languages Secretariat - ​​indigenous.languages@unesco.org

 

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook