Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Linguapax-ek bertze nazioarteko elkarte batzuekin migrazioari eta hizkuntza eta kultur aniztasunari buruzko proiektu bat prestatu du

Lehenengo argitaratze data: 2025/11/20

Bartzelonan 2025eko irailaren 29tik urriaren 1era burutu den UNESCO MONDIACULT  Kongresua ospatzeko, Linguapax-ek nazioarteko hainbat elkarterekin lankidetzan (MALTE Italiatik, Association Sens Interdits Frantziatik, boat people projekt Alemaniatik, Association Djarama Senegaletik etab.)  programa bat prestatu dute. Programak Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren eta Europar Batasunaren babesa jaso du eta hizkuntza eta kultura aniztasunaren aberastasuna eta arteen gaitasun eraldatzailea migrazio eta kultur-arteko testuinguruen erdigunean jartzea du helburu. 

Programa horrek hainbat ekitaldi izanen ditu azaroaren 21ean, 27an eta 28an, hala nola, La Langue des Oiseaux dokumentala botako dute (21ean) eta “Mille e uno, Tausend und Eine, Thousand and one” antzezlana antzeztuko dute (27an eta 28an). 

Proiektuaren informazio gehiagorako: https://www.languageofbirds.eu/

Babesleak

Babeslea

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook