Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Garapen Jasangarrirako helburuen irakaskuntza sustatzeko sare berria aurkeztu da

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/20

Irudia

Abenduaren 15ean, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), Basque Country-Navarre - GJH Regional Centre of Expertise aurkeztu zen.

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra RCE-Regional Centre of Expertise horren kide gisa ekitaldian parte hartu zuen.

RCE Basque Country-Navarre hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin zerikusia duten 40 erakundek osatutako sarea da, eta Euskal Herritik garapen jasangarrirako ikaskuntza errazteko lankidetza du helburu, UNESCOren #EDSpara2030 Ekintza Globaleko Programaren barruan.

Sarearen aurkezpenaz gain, ekitaldian baliabide interesgarri bat ere aurkeztu zen, "Faktoria 4.7" plataforma. Faktoria 4.7 webgune bat da, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren (GJH) ezagutza kudeatzeko, eta bertan material ugari dago bilduta, garapen jasangarriarekin zerikusia duten nazioarteko helburuak sozializatzeko eta modu didaktikoan lantzeko.

Katedraren proposamena bere eginda, plataformak 18. helburua ere dauka jasota, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna planetaren garapen jasangarrirako ezinbestekoa dela agerian jarrita.

Faktoria 4.7: https://www.factoria-4-7.org/

Informazio gehiagorako: https://www.unescoetxea.org/eu/factoria-4-7-eta-rce-basque-country-navarre-ekimenen-aurkezpena/

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook