Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Forroeraz egindako animazioa oihartzuna izaten ari da

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/06

Irudia

Udan tailer bat bideratu genuen Santo Tomé eta Principeko forroera hiztunekin MHOUKek, Cooperación Bierzo Sur GKEak eta TV3ko Una Mà de Contes taldeak elkarlanean. Horren emaitza izan zen ipuin baten animazio bat forro hizkuntzan.

Orain, animazio horrek oihartzuna izan du Estatuko forro hiztunen komunitatearen artean, eta, haien bidez, Santo Tomé eta Principen bertan ere. Hain zuzen ere, herrialdean salduena den Téla Non egunkarian albistea argitaratu zuten joan den astean: https://www.telanon.info/cultura/2023/01/31/39776/o-nosso-crioulo-forro-cruza-a-fronteira-ate-espanha/ 

Animazioa lotura honetan dugu ikusgai: https://www.ccma.cat/tv3/sx3/el-sol-i-la-lluna-21-llengua-forro/video/6179064/?fbclid=IwAR0OcvRPbe2daFW1–qD-oMYDH2_od01s2Uo1d-NTD1-UbyF0SOeDn3TCz4

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook