

Eguneraketa
Udako Ikastaroa: Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra
Orain ere gaztelaniaz eta matrikula murrizketarekin!
Lehenengo argitaratze data: 2020/09/02
Noiz: 2020/09/16-17
Non: Miramar Jauregia, Donostia edo ONLINE
Hitzaldiak euskaraz edo ingelesez izango dira aldibereko itzulpenarekin hizkuntza hauetara: euskara, gaztelania, ingelesa eta zeinu hizkuntza
Informazioa:
Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta. Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean.
Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan.
Programa eta irakasleei buruzko informazioa atxikitako pdf-an.
Matrikula murrizketa:
- Garabidek antolatutako ikastaroetan parte hartu dute: hizkuntza biziberritzeko estrategiei buruzko Aditu ikastaroa. Hizkuntza biziberritzeko prozesuak kudeatzeko prestakuntza teknikoari buruzko ikastaroa (Cauda, Kolonbia) IKASTAL.: 20€
- Garapen bidean dauden herrialdeetan hizkuntza biziberritzearen arloan lan egiten duten ikasle eta irakasleak: 20€